Hazinnova programak ETE-ei laguntzen die berrikuntzarantz lehenengo pausoa emateko, eta SPRI Taldeak eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen dute

Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, 39 ETE berritzaile hartu ditu Hazzinova akreditazioak emateko bederatzi jardunaldietako seigarrenean. Akreditazio horien bidez egiaztatu egiten da berrikuntzako proiektu bat gauzatu dutela. Ekitaldian egon ziren Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik elkarteko presidentea, Miguel Ángel Sánchez Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Gotzon Bernaola Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia.

Ekitaldian, Donostialdea, Bidasoa Beherea eta Oarsoaldeako 39 ETEk jaso dute akreditazioa, negozio-prozesu edo -produktuetan berrikuntza sustatzeko neurriak ezartzeagatik (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak), eta merkatuko pozisionamendua hobetzen duten emaitzak lortzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren ordezkariez gain (SPRI eta Innobasque), ETE-ekin egon dira sareko tokiko agenteak, honako proiektu hauek ezartzeko aholkularitza eman dietenak: Bidasoa Bizirik, Aclima, ASLE, Euskadiko Elikaduraren Clusterra, Cluster de Fundición, Gaia, Oarsoaldea eta Innobasque.

Azaroaren 18ra bitartean hainbat jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Jardunaldien xedea da Euskadiko 342 ETEri eskerrak ematea eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa eta aitortza aurrez aurre ematea, bakoitzaren arloan enpresa berritzaileak izateagatik SPRIk eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programara atxiki ondoren.

Programaren bigarren edizioak doako 50 aholkularitza-ordu eskainiko ditu, administrazio-kargarik gabekoak, enpresek epe zehatz batean (3 hilabete) berrikuntzako eta beren arloan inpaktu handia izan dezaketen mikroproiektuei ekin diezaieten. Parte hartzeko interesa duten enpresek abenduaren 2ra arte egin dezakete, honako esteka honetan:

Hauek dira akreditazioa jaso duten enpresak:

1. Alumigraf SL

2. Amaiketako Foods SL

3. Baserriko Uzta SL

4. C.T.I. Soft SL

5. Chococrenat SL

6. Colores de otoño SL

7. Consultoria & Comunicaciones del Pais Vasco SL

8. Ecogras Recuperación y Reciclado SL

9. Gipuzkoa Tour, SL

10. Matadero Frigorífico Donostiarra SAL

11. Sistemas Urbanos de Drenaje Sostenible, SL

12. Tentacción Sol y Sombra SL

13. The Loaf Bakeries SL

14. Zyma Servicios Gráficos SLL

15. Idoia Iceta

16. BALBINO E HIJOS SL

17. Talleres ZB SA

18. Juan Alkain Jaúregui SA

19. Aiadek SA

20. Arplastic SL

21. Atelei Engineering SL

22. Autobuses Urbanos Irún Fuenterrabía SL

23. Composite Concept SL

24. Duplostock SL

25. Hazlan Irun SL

26. Ipardis SL

27. Iruma Diseño y Proyectos Industriales SL

28. La Barajilla SL

29. Mecanizados y Troqueles Jayda SL

30. Mecanoplástica SA

31. Mobiko Sukaldea SL

32. Montaña Clara Proyectos Culturales SL

33. Otari Ingenieria Del Agua SL

34. Plásticos de Lezo SA

35. SUMINISTROS JAIZKIBEL SL

36. Zenten Bernhard Groten SL

37. Basque Beer House SL

38. Itsas Natura SL

39. Xardexka SL

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago