Gaur, igandea, aldaketa-zaparrada handiaren albistearekin esnatu gara. Adibidez, bihartik aurrera posible izango da GLOBAL INNOVATION DAY-n erregistratzea. Egitaraua ezin daiteke beteagoa izan, baina bihar arte itxaron beharko dugu ezagutzeko. Datozen berrikuntzetan eguneraturik egoteko interesa dutenak, adi pantailei, zeren eta ekainaren 3an euskal berrikuntzak zeresan asko emango baitu: hitzaldiak, tailerrak, txokoak. Baina bihar arte, oraindik ez dugu ezer gehiago azalduko.
Aldaketa gehiago… 3D inprimaketa dagoeneko eragiten ari dena! Harvard Business Review argitalpenak gai honetaz hitz egiten du artikulu honetan. GE (hegazkin-motorrak, tresna medikoak eta etxerako aplikazioak), Boeing (aeronautika), Aurora Flight Sciences (droneak), Invisalign (hortzetako tresnak), Google (ondasun elektronikoak) eta LUXeXcel (LED) holandarra jada ari dira horretan. “Teknologia hau prest dago bere nitxo-estatusetik irteteko eta ohiko fabrikazio-prozesuen alternatiba bideragarri bihurtzeko”, ohartarazi dute.
Gainera, robotek gizakion lanpostuak hartzeko probabilitateak kalkulatu dituzte Nestako gure lankideek, joko pertsonalizatu dibertigarri baten bidez; ausartzen zara?: Robot batek kenduko dit lana?
Baina aldaketak ez datoz teknologiatik bakarrik, baizik eta batez ere horiek eragiten dituzten pertsona berritzaileengandik. (Elkarlaneko) kontsumo-era berrietatik, (elkarlaneko) zuzenbidearen bidez gatazkak konpontzeko aukeretatik, erakundeetan aniztasuna eta pertsonen sortze-ahalmena kontuan hartzen dituzten negozio-ereduetatik eta abarretatik sorturiko disrupzioak. Esan bezala, aldaketa-zaparrada handi honek blai eginda utziko gaitu GLOBAL INNOVATION DAYn.
Bitartean, onar ezazu bonus track hau: Harold Wiener-ek, Terra Venture Partners-eko (TVP) general partner-ak, Israel berrikuntzan erreferentzia nola bihurtu den kontatzen digu bideo honetan. Sakatu hemen.
Aste zoriontsua izan!