Bat egin nahi duzu ekinbide honekin? Bidal iezaguzu zure proposamena tailer bat antolatzeko.
Proposa iezaguzu jarduera bat, bertaratuek ‘eginez ikasi’ ahal izateko, berrikuntza zuzenean esperimentatzeko, bere 4 faseetakoren batean:

  • Inspirazioa “Ez dakizu zeren bila zabiltzan aurkitzen duzun arte….”

Pertzepzioak identifikatzeko tailerrak, aurrerago ideiak sorraraziko dituztenak. Pentsamendu dibergente eta esploratzailea eskatzen du.

  • Ideiagintza “Imajina dezakezu mundu hoberik?”

Irtenbide sortzailea lortzeko tailerrak, lehentasuna emanez ideia kopuruari kalitatearen aurretik, etengabeko dibergentzia- eta konbergentzia-prozesuaren bidez.

  • Hazkundea “Mugimendu txikiek, adimenez eginak, ideia handiak jar ditzakete martxan”

Ideien prototipatze eta eskalatze tailerrak.

  • Konexioa “Pertsonengan ardazturiko berrikuntza”

Norberarekin eta gainerakoekin konektatzen laguntzen duten tailerrak, berrikuntza-komunitateak sortzeko.
 

Nola aurkeztu zeure proposamena?

  1. Bete ezazu Erantsitako fitxa 
  2. Bidali otsailaren 19a baino lehen hona: bseijas@innobasque.com

Kontuan izatekoak…

  • Jardueraren gehienezko iraupena: 2 ordu.
  • Tailerraren antolatzaile gisa, bere garapenerako beharrezko materialak bakarrik jarri beharko dituzu. Lekuak, altzariek eta baliabide teknikoek ez dute kosturik izango zuretzat.
  • Jarduerak aldez aurretik arrakastaz egina izan behar du.
  • Jasotako proposamenak Global Innovation Day-ren Batzorde Antolatzaileak balioetsi eta hautatuko ditu.
  • Tailerren onarpena jakinarazteko data: 2016ko martxoaren 4a.

Zalantzak badituzu, jarri harremanetan Begoña Seijas-ekin telefonoz: 94.420.94.88 edo posta elektronikoz: bseijas@innobasque.com

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago