Gaur hasiko da Global Innovation Dayren bosgarren edizioa. Somos #Global Gara Komunitateak eman dio abiatzeko pistola-tiroa euskal berrikuntzaren hitzordu handiari; datorren ekainaren 14an izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Berrikuntza adimenduna da aurtengo izendatzaile komuna. Sarrera libre da, baina izena eman behar da hemen.
58 txoko, 28 tailer, 4 hitzaldi-panel, networking gune bat eta Berrikuntzaren Campus bat izango dira. Sarrera libreko foro honek euskal indar-guneak erakutsiko ditu, Euskadi erreferentziazko berrikuntza-gune gisa kokatuko du eta esperientzia inspiratzaileak bizitzea ahalbidetuko du.
Alberto García Erauzkin-ek, Innobasqueko presidenteak, mundu guztia gonbidatu du “berrikuntzaren topaketa handi honekin bat egitera, Euskadi herrialde berritzaileago bihurtzeko, erakunde eta enpresa berritzaileagoekin, baina batez ere pertsona berritzaileagoekin”. Baita ere, foro honekin batera, Innobasquek bazkideen Batzar Nagusia egingo duela adierazi du, eta bertan izango dela ohorezko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakaria.
#global2016 @innobasque ekainaren 14an berrikuntzaren erdigunera bidaiatuko dugu
— Teresa Glez. Cavia (@TeresaGlezCavia) 2016ko maiatzaren 27a
García Erauzkin-ekin batera izan dira, ICAZA Colaborando coworking gunean, Nerea Begoña, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria eta Global Innovation Day antolaketa-batzordeko kidea; Leire Aragón, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria; Pedro Martínez Cid, Iberdrolako Berrikuntza-zuzendariaren ondokoa; eta Sabino San Vicente, Euskaltel Konekta Fundazioko gerentea.
Jarduera-programa zabala
Ekainaren 14an, Bilboko Euskalduna jauregian, berrikuntza borborka izango da: 58 proposamen berritzaile txokoetan, edo 28 tailer elkarlaneko berrikuntzaz, biomimetikaz, ikus pentsamenduaz, ekonomia zirkularraz, lidergoaz edo prototipatuaz.
Leire Aragonek, #BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak, #Global2016 pic.twitter.com/zux5ETJq3t-eko 4 hitzaldi-panelak aurkeztu ditu
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 27a
Nobedade gisa, Berrikuntzaren Campus bat osatu ahal izango da, berrikuntzaren 4 faseetan ibilaldia eginez: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa.
Sabino San Vicentek, @euskaltel_sa Konekta Fundazioko gerenteak, aurtengo tailerrak aurkeztu ditu hemen: #Global2016 pic.twitter.com/KAzQQ3kgdV
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 27a
Lau hitzaldi-panel ere izango dira, “Smart” kontzeptuaren inguruan.
Smart Peoplek mundua aldatzen ari diren gazte berritzaileen esperientzietan jarriko du arreta: World Economic Forum-eko Global Shapers Bilbao; Begoñazpi ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleen Legoñazpi Day; 5 Days to Dance ekinbidea, institutuko ikasleek astebete hartzen dutelarik koreografia bat egiteko; edo @12nubes-en eraldaketa-efektua.
Smart Innovation: Europako berrikuntzaren lider edo erreferente nagusiek joera berritzaileak eta horien aplikazio praktikoena azalduko dituzte, baita horietatik ondorioztatzen diren aukera edo abaguneak ere. Martin Duckworth-ek, futurista eta Sami Consulting-eko aholkulari estrategikoak, “Strategic Foresight: the Third Strategic Programme of H2020” txostena aurkeztuko du, Europako programa handi honen hirugarren fasea aztertzen duena. Europako Batzordeko Adam Watson-ek “Digital Futures: A journey into 2050 visions and policy challenges” txostenaren ondorioak aurreratuko ditu, eraldaketa digital eta teknologiari buruzko txostena, politiken diseinuan herritarrak nahasteko prozesu parte-hartzaileak sortzeko. Azkenik, Toby Shapshak hegoafrikarrak, Stuff aldizkariaren editoreak eta Forbes-en kolaboratzaileak, Europako kontinentearen beste ikuspegi bat emango du Afrikako ikuspegitik.
Smart Enterprises: 4.0 industriak Euskadirentzat dituen lanbide-aukeretan sakonduko du, eta nola eragingo dien erabiltzaile eta profesionalei, sortuko diren produktu eta zerbitzu berriekin. José Luis Cordeirok, Silicon Valleyko Singularity University-n Energia irakasle eta aholkulariak, joera honen bertsio berezia emango du.
Smart Living: etorkizuneko hirien erronkak aztertuko dira eta horiek izango duten eragina biztanleok bizitzeko, harremanak izateko eta lan egiteko moduan. Parte-hartzaileetako bat Francis Pisani izango da, blogaria, irakasle eta aholkularia, munduan zehar egindako bidaia askotan hiri-ereduei buruzko berrikuntzetan ezagutza sakona lortu duena. Berarekin batera, Euken Sesé, Donostia Sustapena-ko zuzendari nagusia eta Donostiako Plan Estrategikoaren sustatzailea; berak azalduko du Londresko Hirigintza Akademiak zergatik aukeratu duen Donostia Europako Hiri 2016. Mara Balestrini, Ideas for Change-ko Ikerketa zuzendaria eta bazkidea, hirietarako esku-hartze teknologiko parte-hartzaileetan espezialista; eta Pilar Cones, Anteverti-ko sortzaile eta zuzendaria Smart City World Congress-eko zuzendaria; azken bi hauek pertsonengan, herritar adimendunengan jarriko dute arreta.
“Madurez en Dirección de Proyectos en Euskadi” (Heldutasuna Proiektu Zuzendaritzan Euskadin) azterketaren emaitzak ere aurreratuko dira, Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek elkarlanean egina. Gainera, Manager Focus-ek bere Powerful Conversations emango ditu ezagutzera, ordubeteko topaketa elkarreragileak bideokonferentziaz, oraingoan digitalizatzearen gaiaz.
Jardunaldian zehar, Innobasque sareko ehunen bat erakundek beren aurtengo 58 berrikuntza nabarmenenak erakutsiko dituzte, eta 28 tailerretan berrikuntza gauzatu ahal izango da dinamika parte-hartzaile eta berritzaileetan, non disrupzioan adituek beren ezagutza espezializatua partekatuko duten elkarlaneko berrikuntzaz, biomimetiaz, ikus-pentsamenduaz, ekonomia zirkularraz, lidergoaz edo prototipatuaz, besteak beste. Tailerrak berrikuntzaren lau faseen arabera antolatuko dira: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa.
Pedro Martínez Cid-ek, @iberdrolako #berrikuntzako zuzendaritzaren ondokoak, #Global2016 pic.twitter.com/ZfaNdmiIF8ko #Txokoak aurkeztu ditu.
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 27a
Nobedade gisa, aurten Berrikuntzaren Campusa izango da, parte hartzaileak berrikuntzaren lau faseetan aurrera gidatuko dituen ibilbidea, ezagutza sakonagoa izan dezaten berrikuntzaz eta hau bultzatzen duten faktoreez.
Global Innovation Day proiektu parte-hartzailea da, sareko ehunen bat erakunderen lankidetzaren emaitza; Euskadi Europan berrikuntza-gune gisa kokatzeaz gain, topaketa eta elkartrukerako gune izango da enpresa, ezagutza-zentro, administrazio eta pertsonentzat, bertan harremanak eta elkarlana sor dadin.
Somos #Global Gara networking-jardunaldia.
#berrikuntza beste ikuspegi batetik. Jantzi #global2016 pic.twitter.com/5rehuW3AJjeko betaurrekoak
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 27a
Aurkezpenaren ondoren, “Somos #Global Gara” networking jardunaldia egin da eta bertan berrikuntzaren foro honetan parte hartzen dutenek sakondu eta lan egin dute beraien harreman- eta bilera-agendak prestatzeko datorren ekainaren 14ra begira. “Somos #Global Gara” komunitatean 200 lagun baino gehiago daude, eta aldian behin biltzen dira sinergiak ezartzeko eta networking bidez sorturiko konexioek eskaintzen dituzten aukeretan sakontzeko.
Gaur Konektatu, Kolaboratu, Partekatu, Hazi… hemen: #Global2016 pic.twitter.com/BgYVwrjW49
— creaty (@creaty2) 2016ko maiatzaren 27a
Global Innovation Dayren aurkezpeneko argazkiak Flickr-eko gure albumean
Global Innovation Day-n parte hartzen dutenak hauek dira:
Abogacía artesana, Aclima, Aernnova, Aizean Evolution, Anteverti, Aplimedia, Arboníes Asociados, Donostiako Udala, Azaro Fundazioa, Azti, Banaiz Bagara Elkartea, BBK Fundazioa, Begoñazpi ikastola, Bihartech, Bilbao Valley, Binary Soul, Bizintek Innova, Centro de Estudios Almi, Centro Renzulli, Europako Batzordea.-DG Connect, Energia Clusterra, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea, Urkide ikastetxea, Consorcio Inteligencia Emocional/Adimen Emozionalaren Partzuergoa, Creaty Delegate Solutions, Deusto Business School, Dezagun!, Dinamik Ideas, Bilboko Elizbarrutia, Bizkaiko Foru Aldundia, Drone by drone, Edur korta, Elhuyar, Emaus, Embeblue, Estrategia Empresarial, Etorkintza elkargoa, Euskotren, Facilitación gráfica, Donostia Sustapena, Alboan Fundazioa, Euskatel Fundazioa, Lantegi Batuak Fundazioa, Funts Project, Gestican, Gestionet Multimedia, Gimnasio Emocional, Global Shapers Bilbao, Eusko Jaurlaritza, Gordon Training Spain, Evolus Taldea, Urbegi Taldea, Gureak, Harrobia Lanbide ikastola, Humanup, Iberdrola, Icaza, Ideable Solutions, Ideas for change, Igloo Bilbao, IK4 Research Alliance, IK4-Ikerlan, Ikashub Learning Lab, Iker Latxaga Formación, Infovisuales Topten, Innobide, Innovation Today, Innovaup, Interempresas, IRSE – Instituto Para la Inclusión Social/Gizarteratzeko Institutua, IS2Coach, Le bigott gastronomic, Lectura Fácil Euskadi, Los Cazaventuras, Manager Focus, Manahmana, Manuel Larramendi ikastola, Material Connexion Bilbao, Mondragon Unibertsitatea, Myruns Technology, Noismart, Norgara, Perpetuall, Planifica tu éxito, Protón Electrónica, Puntueus Fundazioa, Sami Consulting, San José de Calasanz ikastetxea, Singularity University, Stuff magazine, Sustraiak Habitat Design, Suuma, Tazebaez, Tecnalia, Tecnalia Ventures, The Humans´ Network, Think on marketing, Thopsh, tecnologías del bienestar; UPV/EHU, Valliant, Virtualware, Vitia, Healthy Experience, Wokomedia, Worköholics.