Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroaren 2ra arte
Dagoeneko argitaratu da 2021eko Elkarlan Sarien zazpigarren deialdia, herritarren parte-hartzea eta balio publikoa batera sortzea sustatzeko. 4 sari emango zaizkie, 9.000 eurokoa bakoitza, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei, osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntza-kulturarekin, kohesio sozialarekin, gobernantzarekin, kultura demokratikoarekin eta erabaki publikoetako parte-hartzearekin lotutako erronkei erantzuteko.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Azaroak 3
GLOBAL INNOVATION DAY EGUNAREN 10. EDIZIOA
Global Innovation Day Euskadiko berrikuntzaren hitzordu nagusia da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du Euskadiko berrikuntzaren balioa azpimarratzeko eta Euskadi eskualde berritzaile gisa kokatzeko, mundu-mailako berrikuntzarekin lotuta.
Euskadiko berrikuntza abian dago. Europan hazten ari diren eta emaitza onenak lortzen ari diren berrikuntza-tendentzia nagusiak aurkeztuko ditugu. Eraldaketa digitalarekin, jasangarritasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 berrikuntza-kasu praktiko ere ezagutaraziko ditugu.
Iñigo Urkullu Rentería lehendakariak emango dio hasiera Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Asteari.
Antolatzailea: Innobasque
Azaroak 3, 4 eta 5
I+G+b-a BABESTEKO CDTIren TRESNAK
I+G+b-a babesteko CDTIren tresnak aurkezteko jardunaldiak egingo dira Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako parke zientifiko eta teknologikoetan, azaroaren 3an, 4an eta 5ean, hurrenez hurren. Jardunaldi horien barnean, gainera, gehienez 15 minutuko aldebiko bilerak egingo dira.
Antolatzailea: Parke
Azaroaren 4tik 6ra
XIII. BJKN-CSCAE JARDUNALDIAK. Bilbon.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala da XIII. BJKN-CSCAE Jardunaldien anfitrioia. Bi urtean behingo foro hau aurten Bilbon egingo da, eta Espainiako Arkitekto Peritu eta Forentseen Batasunak (UAPFE) antolatzen du. Foroaren ardatza birgaikuntza izango da, Espainiako Gobernuak Next Generation europar funtsetako 3.420 milioi euroak mobilizatzen dituzten dekretuak onetsi eta hilabete igaro den honetan.
Magistratu, arkitekto eta aditu juridikoek birgaikuntzaren gaia aztertuko dute, ikuspuntu tekniko, kritiko eta proaktibo batetik. Horrez gain, alderaketak egingo dituzte espainiar estatuko birgaikuntzaren esparru juridikoaren eta Europako gainerako herrialdeetako egoeraren artean.
Antolatzailea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
Azaroak 4
BDCC Ostegunak sektoreko enpresa guztiei zuzendutako jardunaldi irekiak dira. Bertan, sektoreak premiazkotzat jo dituen gai zehatzak lantzen dira (merkatuaren hazkuntza, jabetza intelektuala, sareko lana…), eta esperientzia praktikoak, inplementazio-kasu errealak eta hainbat adituren ezagutzak mahaigaineratzen dira.
Oraingoan, Audens enpresako Maitane Valdecantosek jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketari buruz hitz egingo du, eta, ondoren, mahai-inguru bat moderatuko du. Bertan izango dira, batetik, Rafa Gorrotxategi gozogilea, eta, bestetik, ULU Media ekoiztetxeko Cristina Tapia eta Xabier Etxebarria. Jarraian, koktel bat aterako da, bertaratzen diren guztien artean networking egiteko.
Antolatzailea: Kultura eta Sormenaren Euskal Barrutia
Azaroak 4
GIZARTEAREN, EKONOMIAREN ETA INGURUMENAREN GJH-AK EUSKADIKO ENPRESETAN
Estrategia Empresarial erakundeak ‘Estrategia Topagunea’ hausnarketa-foroaren zortzigarren edizioa aurkeztu du. Oraingoan, hizlariek Euskadiko enpresetako gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren GJHak jorratuko dituzte. Ekitaldia Juan Mari Aburto Bilboko alkateak inauguratuko du, eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak emango dio amaiera.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Azaroaren 8tik 12ra
ZIENTZIA- ETA TEKNOLOGIA-ASTEA
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 8tik 12ra Zientzia eta Teknologiaren Astea antolatuko dute, eta Euskadiko zientzialariak gonbidatuko dituzte euren ibilbidearen, esperientzia profesionalaren eta STEAM jarduerekiko zaletasunaren berri emateko.
Antolatzaileak: Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra
DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA
Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Azaroak 10
MUNDUARI BEGIRA – A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING. Bilbon.
Munduari Begira 2021 nazioartekotze-ekimenak enpresa-liderren talde garrantzitsua batuko du, baita mundu osoko nazioarteko lider, arduradun politiko eta akademikoak ere, egun ditugun erronkei nola aurre egin eztabaidatu eta partekatzeko.
Antolatzailea: Basque Trade & Investment
Azaroak 10
THINK ON TOPAKETA: SALMENTAK DIGITALIZATU. Bilbon.
Erostean erabakiak hartzeko modua aldatu egin da, eta, beraz, merkataritza-ekipoak digitalizatzeko beharra eta salmenta-prozesuak eremu digitaletara lekualdatzeko beharra inoiz baino handiagoa da. Aurten elkar ikustea bereziki garrantzitsua da. Horrenbestez, Think On Marketing-ek bere lehenengo “Think On Topaketa” presentziala izatea erabaki du. Halere, streaming bidez ere ikusi ahal izango da. Grupo Bentas taldeko Ana Blancok hitz egingo du ekitaldian.
Antolatzailea: Think On Marketing
Azaroaren 11ra arte
BCAMek LAU DOKTOREGO-POSTU ESKAINTZEN DITU
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) hiru doktorego-postu eskaintzen ditu arlo hauetan: matematika aplikatua, matematika konputazionala eta matematikaren aplikazioak. Horrez gain, laugarren postu bat eskaintzen du gai hau lantzeko: “Geometria aljebraikoaren berezitasunak eta topologiarekin, geometria metrikoarekin eta geometria sinplistarekin dituen interakzioak”.
Antolatzailea: BCAM
Azaroak 11
Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundación Medina…
Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa
Azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan
Azaroak 19 eta 20
SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA
Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.
Azaroak 25
Enpresei aukeren testuinguru berri bat ezagutu eta zehazten laguntzeko, Zorraquinok Consumer Trends 2022 txostena aurkeztuko du, eta saioa zuzenean igorriko da Bilboko Campos Elíseos antzokitik.
Arduraduna: Zorraquino
Azaroaren 2ra arte
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA
«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Abenduaren 3ra arte
INDUSTRIARI APLIKATUTAKO IKUSPEN ARTIZIALERAKO DEEP LEARNING-A
Deep Learning sistema konplexu eta osoak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoa da irudien analisi-, azterketa- eta sailkapen-prozesuetan duen zeregina. Ikastaroaren helburua da bertaratuek ezagutzea Deep Learning-a zer den eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, sare, modelo eta aplikazio mota desberdinetan sakonduko dute, arreta berezia jarriz industriaren sektorean dituen aplikazioetan.
Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa
2022ko urtarrilera arte
4.0 INDUSTRIAKO PROGRAMA EXEKUTIBOA
4.0 Industriako Programa Exekutiboa esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa 4.0 Industria Digitalaren arloan beren prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
2022ko apirilaren 5etik 7ra
WIND EUROPE 2022. Bilbon.
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
2022ko apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE. Hannoverren, Alemanian.
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022. Granadan.
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.