Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Azaroa

Azaroak 3, 4, 10 eta 11

HORIZON EUROPEREN ESPARRUAN PROIEKTU-PROPOSAMENAK PRESTATZEKO IKASTARO AURRERATUA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Horizon Europe (2021-2027) ikerketa eta berrikuntzako Europako programaren esparruan proiektu-proposamen bat estrategikoki eta modu praktikoan prestatzeko funtsezko ikastaroa. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:

‐ Proposamenak egoki prestatzeko jarduketen eta gomendioen protokoloa (bereziki ikerketa-eta berrikuntza-ekintzak eta berrikuntza-ekintzak, 2. eta 3. mugarrietan).

‐ Proposamen arrakastatsuak egiteko gaitasunak eskuratzea proposamen arrakastatsua koherentea, estrategikoa, analitikoa, operatiboa eta ikuspegi ekonomiko-administratibotik egiteko, Europako Batzordearen lehentasun politikoak eta 2021-2024 programa estrategikoari lotutako irizpideak barne hartzen dituena. 

‐ Teknologia abantaila lehiakor, iraunkor, produktibitate edo lidergo industrialaren terminoetan bihurtzen ikastea, produktu teknologiko batek merkatuan izan duen porrotaren akats nagusiak identifikatuz.

‐ Teknologiari lotutako negozio-plan bat izatearen garrantzia ulertzea. 

‐ Barreiatzea eta komunikazioa emaitzak ustiatzeko benetako plan bihurtzea, eta etorkizunean merkaturatzea.

‐ EBko ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola orientatu behar diren jakitea. Parte-hartzaileak parte aktibo bihurtuko dira, eta proposamenak prestatzerakoan beren jarduera profesionalean aurki ditzaketen kasuak eta ariketak simulatuko dituzte.

Adibide, ariketa eta talde-dinamiken bidez, modu praktikoan lan egingo dute tailer osoan zehar, eta gainerako parte-hartzaileekin batera, Horizon Europe programaren aspektu nagusiak landuko dituzte txosten teknikoaren atal desberdinetan, emaitzak barreiatzen eta ustiatzen. Tailerrak “kasuaren metodoan” oinarritutako formatua izango du. 

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 7tik 11ra 

ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA 

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 7tik 11ra ospatuko dute Zientziaren eta Teknologiaren Astea. Aukera egongo da Debagoienan prestatutako euskal zientzialariak ezagutzeko, hainbat arlo teknologikotan lan egiten dutenak, bai eta euren testigantzak, ibilbidea eta esperientzia profesionala eta STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) jarduerengatik duten pasioa ere. 

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea y Garaia Parke Teknologikoa

 

Azaroak 8

ARABAKO EKONOMIAKO FUNTSEZKO SEKTOREAK SUSTATZEN. Vitoria-Gasteizen (Goiuri Jauregia)

Antolatzailea: Noticias de Álava

 

Azaroaren 9tik 13ra 

ZIENTZIA ASTEA (Bilbon, Barakaldon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen)

Zientzia Astea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da. Urtero antolatzen du Euskal Herriko Unibertsitateak, eta helburua da kultura zientifikoa sustatzea herritarren artean, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerekin.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

Azaroak 9 

GLOBAL INNOVATION DAY 2022. Donostiako Kursaalean

Hamaikagarren Global Innovation Day gertakari berezia izango da. Miguel Zugazak eta Pedro Miguel Echeniquek arteari eta zientziari buruz hitz egingo dute. Berrikuntzako 10 kasu praktiko zirraragarri aurkeztuko dira, eta, mahai-inguru batean talentuari buruz eztabaidatuko da, Euskadiko berrikuntza-motor gisa. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak ekitaldia itxiko du. Ez galdu!

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

TEKNOLOGIA, BERRIKUNTZA ETA ENPRESA ESTRATEGIA” JARDUNALDIA. Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa.

I+G+b-an egindako inbertsio-ahalegina merkatuko emaitza bihurtzea da, zalantzarik gabe, gure enpresen industria-kudeaketak duen erronka garrantzitsuenetako bat. Jardunaldiaren xedea da Teknologia eta Berrikuntza eraldatzeari buruz hausnartzea, enpresentzako lehiakortasun-palanka gisa. Horretarako, jardunaldian hizlari batzuk bilduko dira, zenbait ikuspegitatik teknologiaren eta berrikuntzaren kudeaketari buruz hitz egiteko.  Hitzaldia Xabier Marcet Lead to Changeko CEOak parte hartuko du.  Barcelona Drucker Societyren fundatzailea eta presidentea. Jardunaldi horretan parte hartzeko izena eman behar da; horretarako, honako helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da: morobengoa@isea.eus.

Antolatzailea: ISEA

 

NOLA LAGUN DIEZAIOKE TEKNOLOGIAK MERKATARITZARI? Bilbon (Recalde zumarkalea 50)

Teknologiak gero eta leku handiagoa hartzen du merkataritzaren sektorearen barruan. Txikizkako merkataritzan garrantzi handiagoa hartu du, gero eta gehiago txertatzen joan den neurrian. Hari esker, saltokiek lana arindu dute, errendimendua areagotu dute eta eraginkortasun handiagoa ere lortu dute.

Merkataritzara zuzendutako jardunaldi honetan, teknologiak zure saltokian nola lagun dezakeen ikasiko duzu Flame Analytics-eko Óscar García Marín Strategic Account Managerraren eskutik. García Marínek bere enpresaren esperientzia partekatuko du. Flame Analytics txikizkako merkataritzan espezializatutako gure herriko aholkularitza-enpresa garrantzitsuenetako bat da. Adituak dira merkataritza-establezimenduetan bezeroaren ezagutza eta kudeaketa hobetzeko esparruan, merkataritzaren sektoreari teknologia‑errealitate berrirako trantsizioan laguntzeko.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

Azaroak 10

BDCC EGUNA (Bilbon, Ercilla kalea 24)

Azaroaren 10ean, 18:00etan, BDCC Eguna egingo da, Bilboko Yimby eremuan. BDCC, bere helburuak, zerbitzuak eta tresnak aurkeztuko dira. Jasangarritasuneko eta zerbitzu espezializatuko tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Antolatzaileak: BDCC eta Eusko Jaurlaritza

 

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA. ELIKAKATE OSASUNGARRIAGO ETA JASANGARRIAGO BATERAKO ERRONKAK ETA EKIMENAK

Saioan Auzo Lagunek, EROSKI taldeak eta Angulas Aguinagak esparru horietan martxan jartzen ari diren ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu. Azkenik, ekimen berriak proposatuko ditugu eta bertaratuek lan-taldeetan parte hartzeko duten interesa jasoko dugu. Lan-talde horietan aukera izango dute RIS3 estrategiarekin eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin lerrokatutako lankidetza‑proiektuak diseinatu eta martxan jartzeko.

Antolatzailea: BASQUE FOOD CLUSTER, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan 

Azaroak 11

ENPRESEI BERRITZEN LAGUNTZEKO ZERBITZUAK AURKEZTEA. Jundizen

Topaketa honetan berrikuntzako benetako konponbideak eta kasu praktikoak aurkeztuko dizkizugu zure enpresa hobetzeko, emaitza hobeak lortzeko eta zure proiektuetan arrera egiteko eta horiek garatzeko. Jardunaldian aukera izango duzu zure enpresak etorkizunera begiratzeko eskaintzen ditugun laguntza eta zerbitzu guztiak ezagutzeko. Izena emateko, bidali zure izena, abizenak eta enpresa helbide honetara: info@jundiz.es

Antolatzaileak: Jundiz Euskal Enpresen Elkartea, Vitoria-Gasteizko Udala eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 13tik 17ra 

BASQUE OPEN INDUSTRY 2023 

Euskadi Europako industriaren eta enpresa txiki eta ertainen erdigune bihurtuko da 2023ko azaroaren 13tik 17ra bitartean. Izan ere, egun horietan, BECek SME Assembly jasoko da, Europe Enterprise Networken (EEN) urteroko konferentzia, eta konferentzia horren barruan Basque Open Industry ekitaldia egingo da. Erakusketa-ekitaldi hori baliagarria izango da Europari gure herrialdeko ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua erakusteko.

Antolatzailea: SPRI

 

Azaroak 14

ZAINTZA ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, MUTUALIAREKIN

Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 14ra arte

ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2022-LAGUNTZAK

Zibersegurtasunerako laguntzak, industriako eta industriarako zerbitzuetako enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta horrek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Antolatzailea: SPRI

 

Azaroak 17 eta 18

GREEN DIGITAL CONFERENCE. Bilbon (Azkuna Zentroa eta BBK Kuna)

Bilbao European Encounters ekitaldiaren IX. edizio honetan, hausnarketa eta analisirako espazio bat sortu da trantsizio ekologikoa eta digitala lerrokatzeko beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzeko.

Antolatzaileak: Globernance, BBK Kuna, Bilboko Udala eta Espainiako Gobernua, Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioa. 

 

Azaroak 22 eta 23

ITSAS ENERGIA EOLIKOAREN 1. BILTZARRA. Bilbon

Biltzar honetan itsas energia eolikoak duen indarra aztertuko da, Espainiako industria nazioarteko erreferente gisa kokatzeko. Esparru horretan, eta zehazki, teknologia flotatzailearen esparruan, Espainia hub teknologiko eta industriala da mundu-mailan. Biltzarrean Itsas Energia Eolikoa eta Itsasoko Energiak garatzeko Ibilbide-orria (2021 amaieran onetsi zen) betetzearen funtsezko garrantzia aztertuko da. Itsas espazioaren antolamendua onesteari, itsas proiektu eolikoak garatzeko dagoen araudia premiaz eguneratzeari eta itsas parke eoliko flotatzaileetarako enkanteen egutegi baten ezarpenari jarraitu behar dio horrek. Gainera, itsasoko energia eoliko eta flotatzaileen sektoreko aditu nagusiak ere BECen antolatuko den topaketa honetara bertaratuko dira. 

Antolatzailea: Enpresaburuen Elkarte Eolikoa (EEE), Energiako Klusterrarekin batera

 

Azaroak 23, 24 eta 25

BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022

Europa osoko bostehun espezialista inguru bilduko dituen biltzarra da, eta eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertuko dute, eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatuko dute. “Walking the talk” leloa duen edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera bilakaera egiten du, eta honako hauei dago zuzenduta: enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutu eta aplikatu nahi dituzten euskal enpresei; Euskadiko ekonomia zirkularra sustatzeko indarra duten erakunde eta administrazio publikoei; euskal eta nazioarteko kluster eta enpresa-erakundeei; edo euskal zein nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei, besteak beste.

Antolatzailea: Ihobe

 

Azaroak 28 eta 29

PROIEKTUEN KUDEAKETA ETA JUSTIFIKAZIOARI BURUZKO IKASTARO AURRERATUA HORIZON EUROPEN.  Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. 

Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, ikastaro honen helburua da ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe (2021-2027) Europako esparru-programak finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren funtsezko zikloa praktikan eta kasu errealekin egitea. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek: 

– Kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.

‐ Partzuergoaren Akordioa egiterakoan ohiko arazoak aurreikustea.

‐ Eragiketak egiteko gaitasuna eta gaitasun finantzarioa koherentziaz defendatzea.

‐ Argi eta garbi bereiztea azpikontratazioa eta ondasunen eta zerbitzuen erosketa.

‐ Gastu-kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langilerian eta ekipoen amortizazioan.

Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, tailer osoan modu praktikoan lan egin beharko dute, eta, gainerako parte-hartzaileekin batera, proiektu bat burutzeko funtsezko alderdiak jorratuko dituzte. Tailerrak “kasu-metodoaren” praktikan oinarritutako formatua izango du.

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

 

Azaroak 30 eta abenduak 1

IKASTAROA “I+GTIK MERKATURA: LEHEN SALMENTAK, NEGOZIO-EREDUA BALIOESTEA ETA SCALE-UP”

Ikastaroaren helburua da merkatuan salmentekin hasten garenean beharrezkoak diren zereginak identifikatzea eta lantzea, hala nola negozio-eredua nola balioetsi eta sortzen diren metrikak nola interpretatu, startup/spin-off-a azken eskalatzeraino noiz eta nola hazteko irizpideak ezarriz. Bereziki interesgarria da I+G jarduera duten enpresa guztientzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteentzat. Javier Medinak (Qi Europe) emango du. 

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Abendua

EUROPAKO I+G+b PROGRAMETARAKO SARRERA-IKASTAROA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. 

I+G+b proiektuak finantzatzeko sarbidea izateko aukeren hasierako ezagutzari buruzko ikastaroa, Europar Batasuneko programa nagusien bitartez: Horizon Europe, Life, Europa Digital, Interreg, Erasmus+, etab. Programa bakoitzaren helburuak, egitura, aurrekontua, proiektu motak eta parte hartzeko baldintzak ezagutzea. Arrakasta izateko aukerak izango dituen proiektu bat aurkezteko gomendioak ezagutuko dira I+G+b proiektuak prestatzen eta kudeatzen adituak diren pertsonen eskutik. Kasu praktiko baten gainean lan egingo da prestakuntzan zehar barneratutako ezagutzak aplikatzeko. 

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

ZAINTZA ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, BTIrekin

Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko. 

Antolatzailea:  Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Abenduaren 2ra arte 

UDAKO IKASTAROAK 

Gaur epea ireki da 2023ko udako ikastaroetarako proposamenak jasotzeko. Datorren urteko programazioan ikastaro bat antolatu nahi duen orori zuzentzen zaio.

Hausnarketarako eta gizartearen erronken lanketan aurrera egiteko elkartzeko espazio bat eskaintzen dugu. Asko dira lantzeko dauden erronkak: jasangarritasuna, zahartzea, berdintasuna, euskal kultura, etab. Egizu zure proposamena!

 

 Abenduak 6

IVIE-FUNDACIÓ ERNEST LLUCH 2022 ELKARRIZKETA-ZIKLOA: LA INNOVACIÓN COMO DESTRUCCIÓN CREATIVA. Valentzian

Elkarrizketan zehar, eskualdeko berrikuntzako agentziek egindako ekarpenak aztertuko dira. Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Andrés García Reche AVIko (AVI, Agència Valenciana de la Innovació) presidente exekutiboak parte hartuko dute. Izen-emateak hemen.

Antolatzailea: Fundació Ernest Lluch

 

Otsailaren 15etik 17ra

TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA

Europa hegoaldeko I+G+b topagune nagusia. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.

Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Apirilak 17-21

HANNOVER MESSE 2023

Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian. 

Antolatzailea: Hannover Messe

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago