FIRST LEGO League Euskadiren bederatzigarren edizioko lehiaketak eguna eta lekua erabakiak ditu dagoeneko. 2018ko otsailaren 10ean jokatuko da Gasteizko Europa Jauregian.

Ekitaldiaren egoitza aldatu da, Espainia osoko sailkatze-txapelketarik handiena bihurtu denari lekua egin ahal izateko. Otsailaren 10eko hitzorduan 52 taldek parte hartuko dute FLL kategorian eta 29 taldek Junior kategorian. Guztira, irailaz geroko prozesu osoan, Euskadiko 1.200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

 Aurten, taldeek HYDRO DYNAMICS delako erronkari aurre egin beharko diote, uraren giza-zikloan murgilduz eta ura non eta nola aurkitu, nola garraiatu, nola erabili eta nola kudeatu ikasiz.

 FIRST LEGO League Euskadi programa hau Innobasquek bultzatzen du 2009. urteaz geroztik, STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko asmoz. Aurtengo edizioan, honako hauen lankidetza izan du: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portua, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Iberdrola, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azti-Tecnaliarena.

Babesle horiez gain, 30 erakundek baino gehiagok prestakuntza-programan parte hartu dute. Aste honetan bertan amaitu da euskal enpresa eta ikerketa-zentroetarako bisiten zikloa, eta bertan, STEMen munduko profesionalek uraren kudeaketa eta tratamenduari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte.

Gaur, FIRST LEGO League Euskadi ondo tinkotutako hezkuntza-programa da, gazteen eta familien nahiz ikastetxeen ahaleginari esker, aitorpen instituzionalari eta sozialari esker eta boluntarioen oinarri zabalari esker. Urterik urte, 150 pertsonak baino gehiagok boluntario bezala parte hartzen dute, etsenpluaren bitartez taldeari lehiaren balioak txertatzea xede duen esperientzia hau bertarik bertara bizitzeko asmoz.

 Irekita dago jadanik txapelketako boluntario gisa parte hartzeko inskripzio-agiria.

 

Gurekin bat egingo duzu?

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago