Google Ventures-ek (GV) 100 milioi dolarreko funts bat aurkeztu du “europa rekintzaileen belaunaldi berria bultzatzeko. Gure helburua sinplea da, europar ekintzaileen ideia hoberenetan inbertsioak egin nahi ditugu eta haiei lagundu beren ideiak errealitate bihur ditzaten” idazten du Bill Marisek Google Venturesen bazkide zuzendari eta fundatzailea denak.
GV munduko inbertitzaile aktiboenetako bat da gutxi gorabehera 1,5 bilioi dolarreko inbertsio-zorro batekin, 250 enpresako portfolio batekin hala nola Uber, Flatiron Health, Homejoy, Cloudera edo Docusign, eta Estatu Batuetan eta orain Londresen bulegoak dituena. Sektore guztietan lan egiten du finantzazio-estadio guztiak estaliz,hazi- kapital eta arrisku-kapitaletik hasita (etapa goiztiar eta hazkuntzakoak). Finantzazioaz gainera, laguntza ematen du diseinuan, giza baliabideetan edo marketing-ean.
Estabatuar inbertsio-funts horrek, Googleren filiala izaki, honako hau uste du: europar start-upen agertokiak “egundoko ahalmena duela. Konpainia berri oso konbentzigarriak ikusi ditugu gorantz datozenak”. “Badakigu start-upak funtsezkoak izango direla etorkizunerako eta ezin dugu itxaron zer sortzen ari diren jakiteko”, gehitzen du Marisek, bere ekipoarekin batera start-up disruptiboak Europa osoan bilatzen ari denak.