Munduko Ekonomia Foroak, Goraka ari diren Teknologien metakontseiluaren bidez, zerrenda bat egin du jendearen bizitza hobetu, industriak eraldatu eta planeta zaintzeko berrikuntzaren ahalmena sumatu ahal izateko. Baita ere teknologia hauek izan ditzaketen arriskuei buruz eztabaida hastea da asmoa, horien erabilera orokortu aurretik kezkak ondo planteatzeko.
Honako hauek dira:
1. Ibilgailuak erregai-pilarekin. Isurpenik gabeko ibilgailuak, hidrogenoz bultzatuak.
2. Belaunaldi berriko robotak. Weberako prestatuta, mugikorrak eta nekazaritzatik osasun-arretaraino zenbait zeregin egiteko gai direnak
3. Plastiko termoegonkor birziklagarriak. Plastiko mota berria, zabortegietan hondakinak murrizten dituena
4. Doitasunezko genetika-ingeniaritzako teknikak. Aurrerapen honek uzta hobeak baina ez hain eztabaidatuak eskaintzen ditu
5. Fabrikazio aditiboa. Objektuak sortzeko etorkizuna, organo inprimagarrietatik arropa adimenduneraino
6. Goraka ari den adimen artifiziala. Zer gertatzen da ordenagailuak lan egin ahala ikasten duenean?
7. Fabrikazio banatua. Etorkizuneko fabrika on line dago, eta zure ateko atalasean
8. Detektatu eta saihesten duten dronak. Robot hegalari hauek linea elektrikoak egiaztatzen dituzte edo laguntza ematen dute larrialdi kasuan
9. Teknologia neuromorfikoa. Giza garunaren konexioak imitatzen dituzten mikroprozesadoreak
10. Genoma digitala. Osasun-arreta, pertsona baten kode genetikoa USB memoria batean aurkitzen den aroan