Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Azaroaren 21ean
Hazinnova: eskualdez eskualde. Laudion (Araban)
Hazinnovaren aurkezpena Aiarako Koadrilan; Hazinnova zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. 40 eragile edo agenteren sarea –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin.
Antolatzaileak: Laudioko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera eta Innobasque
Azaroaren 20-21ean
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Azaroaren 21era arte
EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM) EMATEA. Bilbon
BTEM Sariak emateko ekitaldia; elikadura-sektore lehiakorra, bereizia eta gure gizartearentzat aberastasun-sortzailea eratzen laguntzeko deituriko sariak dira. Sarien ardatza bertako enpresak aitortzea da eta, gainera, nazioartean aitortuak dira. Innobasque epaimahaiko da sari hauetan, eta beraz, Leire Bilbaok, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Cafés Fortalezako Javier Uriz-ekin batera, Berrikuntza Teknologikoko kategoriari dagokion saria emango du.
Antolatzaileak: Azti eta Euskadiko Elikadura Klusterra
Manufaktura-industriaren eremuan, antolaketa eta prozesuei buruzko industria-ikerketa, garapen esperimental eta berrikuntza-proiektuetarako laguntzak. Proiektuak lehentasunezko gai hauetakoren batera gutxienez egokitu beharko dira: balio-kateen hobekuntzan aplikaturiko ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza; deskarbonizazioa, efizientzia energetikoa eta energia jasangarriko iturri berriak; material eta produktu aurreratuak; berrikuntza kalitate- eta segurtasun-prozesuetan; ekoizpen-prozesuan berrikuntzak 3 lehentasun tematikotik eratorriak.
Deitzaileak: Ekonomia, Industria eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak
ELKARLAN 2019 SARIEN DEIALDIA
2019 Elkarlan Sariak balio publikoa batera sortzeko proiektuetara zuzenduta daude. Bi sari emango dira, bakoitza 6.000 eurokoa, gehi 3.000 euro jardunbide egokien transferentzia-prozesuari aplikatzeko. Proiektuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu behar dituzte, baldin eta osasun, ingurumen, ekonomiaren garapen, ikaskuntza, gizarte-kohesio edo kultura demokratikoari buruzko gizarte-erronkei erantzuten badiete. Sariak, proiektu berritzailea eta bere sustatzaileak saritzeaz gain, parte-hartzea bultzatzeko bestelako formula horien transferentzian ere lagundu gura du. Hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 22ra arte eta oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Azaroaren 25ean
Irun Open Innovation-en V. edizio honetan, merkataritzaren eta hirien eraldaketarako eta garai berrietara egokitzeko berrikuntza irekiak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraziko dira. Horretarako, hiri-ekonomian eta hiri-merkataritzan estatuko eta nazioarteko adituak izango dira.
Antolatzailea: Irungo Udala
Azaroaren 25-26an
XVIII. EUSKAL HIRIA KONGRESUA. Donostian
Euskal Hiria kongresuak lurraldeari eta hiriari buruzko hausnarketa sustatzen du aurten, sareko lurralde-ikuspegi batetik, hiri-eskualdearen ikuspegitik eta metropolialde berrien ikuspegitik. Ikuspegi hori etorkizuneko belaunaldiek aurre egin beharreko erronka handienetako bat da nazioartean: biztanleria gehiena hiriguneetan kontzentratzea, Euskadin gertatzen denaren antzekoa. Horregatik, Euskal Hiria: Beste begirada bat Euskadiko Hiri Agenda – Bultzatu 2050 aurkezteari buruzkoa da. Izan ere, agenda hori Nazio Batuen Hiri Agenda Berritik abiatzen da eta Garapen Jasangarriko Helburuen 11. zenbakiarekin lerrokatzen da. Horren helburua hiri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzea da; bertan, inor eta toki bat ere ez da atzean geratzen.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.
Deitzailea: CDTI
Azaroaren 28an
UPV/EHU EKINTZAILETZAKO I. KONGRESUA. “XXI. UNIBERTSITATE-EKINTZAILETZA, ERRONKAK ETA AUKERAK”. Donostian
UPV/EHUn hedatutako Ekintzailetzako eta Berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea du helburu, eta Zientzia eta Teknologia ekintzailetzako gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea. Bloke tematikoak Transferentzia Teknologikoa, non ezagutu eta eztabaidatu ahal izango ditugun nazioartean erreferenteak diren ereduak, eta Berrikuntza Irekia izango dira, enpresa garrantzitsuen esperientziak azalduz. Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa, baita sorturiko spin-off teknologikoak ere. Jardunaldian zehar aukera izango da Business matchmaking egiteko bertaratzen direnen artean.
Antolatzailea: UPV/EHU
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29an
TOPAKETA “NOLA SUSTATU GENERO-BERDINTASUNERAKO POLITIKAK STEAM BOKAZIOAK BULTZATUZ?”
Emakunderen Berdintasun Foroaren esparruan, CXV. BM30 Topaketa izango da: “Nola sustatu genero-berdintasunerako politikak STEAM bokazioak bultzatuz? Hainbat erakundetako ikuspegia”. Formatua mahai-ingurua izango da, eta bertan esku hartuko dutenak: Lola Elejalde (Innobasque), Miren Bilbao (Teknologia Parkea), Mari Luz Guenaga Gomez (Deustuko Unibertsitatea) eta Marta Macho (EHU).
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea
Azaroaren 29ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 4an
EUSKADIKO IV. INDUSTRIA-FOROA. EUSKADIK BERE ETORKIZUN BERRIZTAGARRI ETA JASANGARRIA DISEINATZEN DU. 2030ERAKO HELBURUAK. Deusto Business School-en. Bilbo
Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, emango dio hasiera jardunaldiari. Kontsulta-telefonoa: 944 456 345 eta ascension.mateos@deusto.es
Antolatzailea: El Economista del País Vasco
Abenduaren 3an
PITCH & PINTXO. Bilbon
Saioan izango da David Pistoni, CEO eta Zelerosen sortzaileetako bat. Topaketan, Espainian egoitza duen Europako start-up honen historia ezagutuko da; garraio-sistema arinago, eskalagarri eta efizienteagoa garatu nahi du hyperloopen inspiratuta.
Antolatzailea: Tecnalia Ventures
Abenduaren 5era arte
RENOVE INDUSTRIA 4.0 2019 LAGUNTZAK
Makina edo/eta ekipamendu aurreratua (Hardware eta Software) erosteko laguntza, 4.0 Industria proiektuak inplementatzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoan manufaktura-industriako enpresetan Fabrikazio Aurreratuaren eremuan teknologiak aplikatzera zuzenduak.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila eta SPRI Taldea
Abenduaren 11n
ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA 2019: AMAIERAKO SAIOA. Iberdrola Dorrean, Bilbon
Prospektiba eta zaintza adimendunaren onurak ezagutaraziko dira eta Innobasqueko bazkideekin (Azaro Fundazioa, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Petronor, Velatia eta Vodafonerekin) egindako saioen ondorioak partekatuko ditugu. Etorkizuneko jokalekuetan nazioarteko aditua den Rafael Ramírez, Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea eta World Economic Forum-ean etorkizuneko jokalekuen arduraduna, izango da gure artean. Soilik Innobasqueko bazkide diren erakundeentzako saioa da.
Antolatzaileak: Innobasque eta Iberdrola
Abenduaren 17an
EAE-KO BERRIKUNTZAREN GIDA AURKEZTEA. Bilbon
Argitalpenaren hamahirugarren edizioa. Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, parte hartuko du.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial Innobasquerekin lankidetzan
Abenduaren 17ra arte
5G TEKNOLOGIAREN PROIEKTU PILOTUETARAKO LAGUNTZAK 2019
Dirulaguntza hauek diruz lagun daitekeen proiektu bat finantzatzeko izango dira; proiektua onuradunak aurkeztu beharko du, oinarrietan eta deialdian zehazturiko ereduaren arabera. Gehienez 5G teknologien hamaika piloturen garapenari buruzko proiektuak finantzatuko dira, deialdiaren zortzigarren atalaren arabera finantzaketa dagoen autonomia-erkidego bakoitzean bana. Proiektu pilotuek honako hiru helburu hauek izan behar dituzte kontuan: 5G sareko hedapenak esperimentatzea; 5G teknologiak ahalbidetzen duen sare-kudeaketako teknikekin esperimentatzea; 5Gak ekarritako 3 hobekuntza handiak egiaztatzea ahalbidetzen duten erabilera-kasuak garatzea; banda zabal mugikorra, oso abiadura eta gaitasun handikoa, komunikazio ultra fidagarriak eta latentzia txikikoak, eta komunikazio masiboak makinaz makina.
Deitzailea: Ekonomia eta Enpresa Ministerioa
Abenduaren 18an
INFODAY H2020 5. GIZARTE ERRONKA: KLIMAREN, INGURUMENAREN, BALIABIDEEN ETA LEHENGAIEN EFIZIENTZIAREN ALDEKO EKINTZA
Jardunaldiaren helburua Horizon(te) 2020 Programako 5. Gizarte Erronkako Lan Programa berriak aurkeztu eta aztertzea da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako Europako Batzordeak argitaratuak dira. Horretarako bertan izango da Gizarte Erronka honen Harremanetarako Puntu Nazionala (NCP), eta berak 2020 deialdiaren finantzaketa-aukeren berri emango du, baita proposamen-prestakuntzaren berri ere. Hurrengo Horizon(te) Europa Programaren berri ere emango da. Jardunaldia osatzeko Ihobe baltzu publikoaren laguntzak aurkeztuko dira berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako, baita EIT Raw Materials Europako ekimenak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ere.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak, Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI), EIT Raw Materials, Ihobe eta Aclima.
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza, 15.000 eurorainokoa, ematen duena, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 30era arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019
Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.
Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
Abenduaren 31ra arte
2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020
Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.
Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)
BERRINDUSTRIALIZATZEKO ETA INDUSTRIA-LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. 2019
Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen eraginkortasunaren bidez, arreta berezia jarriz beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzean dituzten enpresei, enplegu gaitua sortzen dutenei ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.
Deitzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK