Aulablog, Gamaker, Gaztematika eta La Salle Berrozpe  hezkuntzari buruzko jardunaldian aurkeztu ziren lau esperientzia izan ziren,  urtero Donostia Sustapenak antolatzen duen “Week Inn” berrikuntzaren astearen barruan.

Joan zen asteartean, urriaren 25ean, Kursaalen egin zen, eta 60 pertsona baino gehiago izan ziren bertan, hizlari nagusia ─Cristobal Cobo─ entzuteko aukera izan zutelarik, eta aldi berean Igor Calzadak eta Cobok berak bideratutako dinamikan parte hartu zuten.

Jardunaldiari hasiera Donostia Sustapeneko Euken Sesék eta Iñigo Olaizolak eman zioten, eta talentu berritzailea lantzeak hiriarentzat duen garrantzia azpimarratu zuten.

Cristobal Cobo Ceibal Fundazioko zuzendaria eta ikertzailea da. Bere hitzaldia STEAM hezkuntzaren garrantziari buruzkoa izan zen eta berrikuntzaren sustapenerako STEAM irakaskuntzako proiektu berritzaileen adibide batzuk eman zituen. Adibidez, Agastya.org-ek Indiako landa-eremuetan sormena sustatzen du materialak berrerabiliz gauzaki zientifikoen sorkuntzaren bidez; edo Escuela 42, talentudun “geek”entzako zentroa, sartzeko inolako betekizunik eskatzen ez duena, eta bere eredua P2P (peer to peer) pedagogian oinarritzen duena, irakaslerik gabe.

Gaitasun digitalak ikaskuntzako gune informaletan

Saioaren bigarren blokeak “Gaitasun digitalak ikaskuntza-gune informaletan” zuen izena. Estíbaliz León, Innobasqueren Berrikuntza Eskolako proiektuen arduradunak, zati honen sarrera egin zuen, STEAM gaitasunak nola sustatzen ari diren azalduz, euskal gizartean berrikuntza sustatzeko etorkizuneko apustu gisa.

#WeekINN @EstiLeon de @Innobasque propone las competencias #STEAM como apuesta de futuro para fomentar la #innovación en la sociedad vasca pic.twitter.com/N7bY65NyAs

— FomentoSS (@FomentoSS) 2016ko urriaren 25a

Hauek dira hezkuntza eta ikaskuntza digitalari buruzko lau esperientziak hezkuntza ez-formalaren sare eta guneen bidez.

Unai Samaniego, Gamaker-en ordezkaria. Gasteizko elkartea da, maker mugimenduan oinarritzen dena, eta gaitasun digitalen ikaskuntzari laguntzen ere ari dena tailer edo lantegien, start-up-entzako laguntza eta zabalkundearen bidez.

Isidro Vidal, Aulablog-eko ordezkaria. Hezkuntza teknologikoarekiko interesa eta sentiberatasuna duten eta ikasgeletan metodologia-aldaketa sartu nahi duten irakasleen sare informala da.

Iyuya Urrutia, Gaztematika-ko Instant1ean proiektuaren ordezkaria. GFAk sorturiko lehiaketa da, nerabeei nortasun digitala eraikitzeko eta egoki erabiltzeko laguntza eskaintzeko asmoz. 27 gaztelekutan hedatu da.

Félix Elejoste, La Salle Berrozpeko irakaslea: beren ikastetxean arazoen sormenezko konponketara zuzendutako metodologia-esparru berria bultzatu dute, eta horrek Telefónica Fundazioaren gizarte digitaleko sarietan finalistak izatea ekarri die.

 

Azkenik, Igor Calzada ikertzaileak, Cristobal Coborekin batera, saio praktiko bat egin zuen bertaratuekin: hezkuntzan nola egin berrikuntza eta nola hezi berrikuntza egiteko. Hausnarketa eta eztabaida hiru gairen ingurukoa izan zen: aprendizak, gune informalak eta sarbidea.

Jardunaldiko argazkiak esteka honetan ikus ditzakezu.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago