Badoa azaroa eta berarekin batera “Movember” ekinbidea, gizonen osasunari ikusgaitasuna eman, kontzientzia harrarazi eta dirua biltzeko. Bibotea kendu eta Gabon-jaietarako prestatzeko garaia da. Ehunka lagun baliatuko ziren Black friday delakoaz eta beste batzuk agian gaurko egunaren, abenduaren 1aren, zain daude “Cyber mondaydelakoan beherapenak lortzeko. Baina abenduan murgildu aurretik, une egokia da berrikuntzaren eremuan azaroko onena biltzeko.

Hasi da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astea 2014

Antonio Zea-k, Adidas Fútbol-eko berrikuntza-zuzendariak, eman zion hasiera Zientziaren Asteari, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zuen ekitaldian; 400 pertsona baino gehiago izan ziren bertan.

Zerga-kenkariak ETEentzako teknologia garbietan

Euskadin ETEentzako zerga-kenketak lortzeko tresnak daude teknologia garbien arloan. Horietako bat Teknologia Garbien Euskal Zerrenda da, %30eko zerga-kenketa suposa dezakeena.

Metodología User Driven Innovation berrikuntzarako eta negozio-aukerak identifikatzeko

User Driven Innovation (UDI) eredua berrikuntza-prozesu egokia da, bezeroa berrikuntza-prozesuan txertatuz, negozio-aukera berriak identifikatzeko.

Berrikuntza eta sorkuntza, HETELeko lankidetza-proiektuen oinarria

“Drone” baten fuselajea diseinatzea izan da Diseinua 2014 lankidetzazko proiektua, lanbide-heziketako zenbait ikastetxetako Mekanika sailek garatua; ikastetxe horiek, gizarte-ekimenezko ikastetxe itunpekoak eta irabazi asmorik gabeak, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartekoak (HETEL) dira.

Iritsi da .EUS domeinua euskara eta euskal kultura sustatzeko

Irailaren 16tik aukera dago .eus luzapena duten domeinuak eskatzeko.  .EUS domeinua  lehen mailako domeinua da euskal hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzat; euskara sustatzeko eta komunitate hau kohesionatzeko helburuaz sortua da.

Baina sare sozialetan ere hitz egin da berrikuntzaz. Elkarrizketarik nabarmenenak honako hauek izan dira.

Facebook-en

 

¡Queda menos de un mes para que comience la First Lego League Euskadi! Más de 600 escolares participan en la formación para desarrollar el reto de este año: el aprendizaje https://ow.ly/EcCnM.

Twitter-ren

 

 

Slideshare-n

Pinterest-en

Punto lila

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago