Ekintzailetza berrikuntza-jardueraren adierazle handi bat da. Aquila Boards, Atelei, Cocouse, Comparko, Delirium, Demola, Indie Totem, Insopol, Irisbons eta The Makery: berrikuntza handiko 10 euskal proiektu dira, historia egingo dutenak. Horien sortzaileek nola lortuko duten azaldu zuten joan zen Global Innovation Day-ren edizioan. Pasa eta ikus ezazue. Euskadik ekintzaileen harrobi handia izaten jarraitzen du. Pasa eta ikus ezazue.

Jon Garcíak kontatzen du Cocouse, elkarlaneko merkataritza txikiaren online zentro komertzial bat, guztion onaren ekonomian oinarriturik dagoela.

Surf egin nahi duzu olaturik eta haizerik gabe? Orain egin dezakezu Aquila Boards-ekin; surf egiteko motordun ohol baten egileak dira, zarata gabea eta kutsatzen ez duena. Kirol berri baten aurrean ote gaude?

Alicia Pesquerak azaltzen du nola lortzen duen Comparkok aparkatzeko tokiak partekatzea. Elkarlaneko ekonomiaren beste adibide handi bat da, dagoeneko Espainiako 18 probintziatan dagoena, baina urte-bukaerarako Espainia osoan egongo da eta aurrerago nazioartean, Frantzian eta Belgikan, ezartzea espero dute.

Juan Felipe Fonsecak paperezko hegazkinak diseinatzen zituen haurtzaroan. Bere teknika perfekzionatuz joan zen eta gaur egun, beste lankide batzuekin, The Makery sortu du, enpresei 3D-n inprimatzea eta sormen-dosi handiko robotika ahalbidetzen dien gunea. Sekula ez da paperezko hegazkin bat hain urruti iritsi.

Ivan Piquer-ek kontatzen nola utzi zuen dena bere ametsa gauzatzeko: Atelei (ateak + leihoak). Cloud Access Control sistema da, urrutitik, munduko edozein lekutatik, instalazio bateko kontrol eta sarbide gailuak kontrolatzea erraza eta sinplea izan dadin.

Social Innovation Park-ek Demola Basque Country aurkezten du, guztion artean, berrikuntza irekiko talde interdiziplinarretan, eraikitzeko beste era bat.

Insopol 4 urteko lan gogorraren emaitza den proiektua da, eguzki-lamina poliesterrean integratzea proposatzen duena smart city-etan erabiltzeko. Horrela, hiriek beren energia propioa sortu ahal izatea errazten da.. 

Irisbond-ek Gema bezalako haurrei laguntzen die munduarekin komunikatzen. Berritzaile hauek garatu duten teknologiari esker, begien mugimenduaz bakarrik baliatuta erabil dezake ordenagailua.  

Delirium Studios gazte ekintzaileen talde baten ahaleginaren emaitza da, 8 urtez saiatu baitira beren ametsa aurrera ateratzen, bideojoko independenteen faktoria bat, artea delarik hor egiten dutena. Hona hemen lagin txiki bat:

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago