Bazenekin ehun mila ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla hondakin multzo handiak metatzeagatik? Boyan Slat holandar gazteak plastikoak kendu nahi ditu munduko ozeanoetatik, eta lortu dute ozeanoak garbitzeko plataformetako bat egiteko behar dituen bi milioi dolarrak, itsasotik hondakin plastikoen 7.250.000 tona kenduko lituzkeelarik plataforma horrek.
Bere proiektu berritzaileak bost plataforma egin nahi ditu, bakoitza ozeano-biraketa handietako batean kokatua; biraketa horiek itsaslasterrek sorturiko zurrunbilo itzelak dira, horietatik igarotzen direlarik itsasora botatzen diren hondakin plastiko gehienak.
Instalazio horietako bakoitza ehun kilometro luze den hesi handi bat da, ziri edo falka forma duena, zaborra hondakinak biltzeko plataformarantz era pasiboan zuzentzeko. Hesiak oso sakonera txikia izango luke, itsas faunari kalterik ez egiteko eta ur-azalean biltzen den plastiko gehiena biltzeko.
“Duela urtebete burutazio hutsa zen”, dio ingeniaritza aeroespaziala ikasten ari den 19 urteko gazte honek, “baina 100 pertsona baino gehiagoko lan-taldearekin eta 17 enpresaren laguntzaz, gauzatu liteke, eta 10 urteko epean aukera izango genuke ozeanotik hondakin plastikoen erdia jasotzeko“. Hala ere, Boyan-ek, The Ocean Cleanup irabazi asmorik gabeko erakundearen sortzaileak, dio: “nahiz eta garbitasunak eragin handia izan, konponbidearen zati bat bakarrik da hori. Birziklapenaren garrantzia azpimarratu behar dugu, eta plastikozko ontzien erabilera murriztu beharra”.