Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.
Antolatzailea: Spri Taldea
Martxoak 9
RIS3 PRESTAKUNTZA. OSASUNAREN BIOZIENTZIEI BURUZKO IKASTAROA
Bitarteko agenteei eta Innobasqueren bazkideei dago zuzenduta. Osasunaren arloko eta, oro har, eskualdearen garapenaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-jardueren garrantzia eta rola azpimarratuko dira. Biozientziaren sektoreak Euskadiko enpresei ematen dizkien aukerak jorratuko dira, bereziki COVID-19aren pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, Euskadik arlo horretan dituen lehentasun estrategikoak ere ezagutaraziko dira, eta jarduera horiek osasun-sistema publikoan eta tokiko ingurunean (Euskadi) aurrera eramaten dituzten erakundeen sarearen berri emango da. Gainera, kasu praktikoak eta teknologia horiek Euskadiko enpresa industrialetan garatzeko laguntza-tresnak jorratuko dira.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
HORIZON EUROPE JARDUNALDIA: AUKERAK EUSKADIKO I+G+B-RENTZAT
Saioan Horizon Europe esparru-programa berriaren berritasun nagusiak aurkeztuko dira, baita Euskadiko enpresen parte-hartzea sustatzeko mekanismoak ere nazioarteko I+G+b proiektuetan. HORIZON EUROPE Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa berria da 2021-2027 aldirako. Esparru Programa berri horrek aukera bikaina ematen dio Euskadiri nazioartean hazteko I+G+b sistema gisa.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Garapen Tekniko Industrialaren Zentroarekin (CDTI) lankidetzan
SAREKO MAHAI BIRIBILA.EMAKUMEAK ETA BOTEREA: NOLA ARI DIRA GAINDITZEN KRISIA?
Sareko mahai biribila, emakumeek joan den urtean krisia gainditzeko erabili zituzten estrategien eta topatu zituzten zailtasun eta erronken inguruan eztabaidatzeko. Testuinguru horretan, “boterearen” kontzeptua ere aztertuko da, ikusteko handinahia zergatik hautematen den “arazo” moduan genero-ikuspegitik. Pandemiak izan duen eragina aztertuko da, baita emakumeen kalteberatasunaren eta arrisku potentzialen faktoreak ere, krisia gainditzeko ezarri daitezkeen neurri eta aukerekin batera. Ekitaldia ingelesez egingo da, hiru gonbidaturekin: Antonio Garrigues Walker, Garrigues bulegoko ohorezko presidentea; Belén Frau, Ikeako eragiketen mundu-mailako zuzendariordea eta Maria Grazia matematikari aplikatua eta eragiketen ikertzailea.
Antolatzaileak: EWMD International eta FEDEPE
WEB-MINTEGIA: FRANTZIA-ESPAINIA ALDEBIKO DEIALDIA EUREKA ESPARRUAN
Web-mintegi hau Espainiako eta Frantziako enpresetan I+G proiektuen proposamenak aurkeztu nahi dituzten interesdunei zuzentzen zaie. Helburua da parte-hartzaileei Eureka esparruan adostutako Espainiako eta Frantziako enpresen arteko nazioarteko lankidetza-proiektuen deialdiaren xehetasunak aurkeztea. Deiaren berezitasunak eta deialdiaren berrikuntzak aurkeztuko dira, bereziki eskaera-prozesua, aldatu egin baita aurreko deialdiekin alderatuta. CDTIk proiektuetan parte hartuko duten Espainiako bazkideentzat duen finantzazioa ere azalduko da.
Antolatzailea: CDTI
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREKO JOERAK COVID OSTEKO GARAIRAKO
Nekazaritzako elikagaien sektoreko erakundeei zuzendutako jardunaldia, Beatriz Jacoste KM Zero Food Innovation Hub erakundeko zuzendariaren eskutik.
Antolatzailea: Donostiako Sustapena
URTEBETE GEROAGO: EUROPAREN BABESA LAGUNTZEN ARI DA BERRITZAILEEI COVID-19aren PANDEMIARI AURRE EGITEKO KONPONBIDEAK GARATZEN
COVID-19aren pandemiak Europa suntsitu zuen 2020ko martxoan, eta nabarmen kaltetu zituen Europako ekonomia eta herritarren bizitzak. Agerraldia hasi zenetik, Europar Batasuna lehen lerroan egon da berritzaileei laguntzen, pandemiari eta sozietateek jasandako kalteei aurre egiteko. Berehala, Europako Batzordeak programa guztiak mobilizatu zituen berrikuntza sustatzeko eta eragile garrantzitsuenei krisiari erantzuten uzteko. Europako Berrikuntza Batzordeak (CEI) eta Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (IET) krisian zehar berritzaileei emandako laguntzaren emaitzak aurkezteko, sareko ekitaldi honetan hartuko dugu parte, Mariya Gabriel Europako Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteria komisarioak inauguratuko duena.
Antolatzailea: Europako Berrikuntza Batzordea
Martxoak 11
STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “NOLA SUSTATU STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA IKASGELAN?
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. UPV/EHUren, Hezkuntzarako APPen Azokaren eta Don Boscoren (“Una mano STEAM solidaria”) proiektuak aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.
DEMO DAY: THE FUTURE GAME. Bilboko BBK aretoan
The Future Game, proiektuaren Demo Day delakoa Bizkaiko 30 gaztek abiarazi duten proiektua da, planeta salbatzeko xedearekin. 100 hautagaitza baino gehiagoren artean aukeratu dituzte, eta gazte horiek ikaskuntza-esperientzia horretan hartu dute parte, zeinaren xedea baiten gazteei gaitasunak ematea eta gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izango den ideia eta enpresak sustatzea. Izena emateko hemen sartu behar da, eta ekitaldia streaming bidez jarraitzeko hemen. Edozein zalantza edo galdera argitzeko mezu elektroniko bat bidali ahal da helbide honetara: kuna@bbk.eus
Antolatzailea: BBK Kuna
EKONOMIA, ENPRESA ETA GENEROAREN V. JARDUNALDIAK: EMAKUMEAK DIGITALIZAZIOAREN GARAIAN
Digitalizazioari eta bere eraginei buruzko jardunaldia, aintzat hartuta genero-ikuspegia, eta, zehazki, telelanaren arrakala digitala deritzona, telelana. Hainbat arlotako adituek hartuko dute parte, eta, horrela ikuspuntu akademikoak eta praktikoak izango dituzte, baita juridikoa, ekonomikoa eta enpresarena ere. Halaber, solasaldi bat egongo da parte-hartzaile guztiekin.
Antolatzaileak: Irati Basoredo, Eider Larrazabal Astigarraga, Itziar Villafañez Pérez, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko irakasle eta ikertzaileak
Zalantzaz betetako mundu batean, non zaila den planak egitea eta zer egin eta nola jokatu jakitea, ziurgabetasunaren kudeaketa funtsezkoa da enpresentzat. Ez da ahaztu behar aldaketen testuinguru bat aukeraz betetako itsasoa dela. Elikadura-industria prest dago elikadura-segurtasuna zalantzan jarriko duten mehatxu berriei aurre egiteko? Zientziak hurrengo elikadura-krisia ekidin ahalko du? Nola bermatu ahal da kalitateko lehengaien hornikuntza prezio lehiakorrean? Itsasoko biologia-laborategiak izango dira munduko kala berriak? Nola ari dira aldatzen pertsonen ohiturak, aurreikuspenak eta beharrak? Nola eskaini ahal diet esperientzia ona nire bezeroei, eta nola lor dezaket haien konfiantza ingurune automatizatu batean, harreman zuzenik gabe? Zeintzuk izango dira gakoak berrikuntza arinaren kultura nire negozioan ezartzeko? Zein aukera-agertoki irekitzen da berrikuntzarentzat eta elikaduraren negozioarentzat?
Antolatzailea: Azti
Martxoak 11, apirilak 15 eta maiatzak 13
Hiru saioko ikastaro honetan tresna digitalak eta sareko kultura berri bat eskainiko dira, lankidetzako berrikuntza-proiektuak aktibatzen, diseinatzen, garatzen eta gauzatzen jarraitu ahal izateko. Izen-ematea hemen.
Antolatzailea: Hazi
Martxoak 12
RIS 3 EUSKADI. INGURUMEN-KALITATEA
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
BERRIKUNTZAREN HAUTEMATE SOZIALARI BURIZKO IV. COTEC INKESTAREN AURKEZPENA
Errioxako Gobernuko presidenteak, Concha Andreuk, parte hartuko du Espainiako berrikuntzaren hautemate sozialari buruzko IV. Cotec inkestaren emaitzen sareko aurkezpenean, SigmaDos erakundearekin lankidetzan. Topaketa zuzenean jarraitu ahalko da Cotec-en Youtubeko kanalean, eta Cristina Garmendia Cotec-eko presidenteak eta Rosa Diaz SigmaDos-eko zuzendari nagusiak hartuko dute parte. Cotec-en inkestak aukera ematen du ezagutzeko nola eragin duen pandemiak Espainiako telelanaren hazkuntzan, espainiarrek COVID-19aren eraginaren ondorioz berrikuntzaren hautematean dituzten desberdintasun garrantzitsuak jasotzeaz gain. Edizio honetan, gainera, lagina hirukoiztu da, eta horrek aukera ematen du lehen aldiz emaitzak autonomia-mailan eskaintzeko.
Antolatzailea: Cotec
Martxoaren 12ra arte
“Marruskadura eta kontaktu-indarrak Txingorraren Teoriarik abiatuta” ikerketa-teknikariaren plaza baterako deialdia, CFD taldean eta UNEDekin lankidetzan. Kontratuaren iraupena 3 hilabetekoa izango da. Etorkizun handiko ikertzaile gazteak ari dira bilatzen. Eskatzaileek graduko edo masterreko titulua izan behar dute, lehentasunez Fisikan, Ingeniaritzan, Matematikan edo lotutako alorretan.
Deitzailea: BCAM
Martxoak 17
Informazio-jardunaldiak dira, non 250 langiletik gorako enpresek, manufaktura aurreratuaren eta energiaren arlokoak eta Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat dutenak, euren intereseko laginak aurkeztu ahal dituzten. Batz arduratuko da esperientziak aurkezteaz.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Martxoak 18
WEB-MINTEGIA: HEALTH & FOOD TECH
Sektore soziosanitarioko erakundeentzako eta elikaduraren balio-kateko enpresentzako web-mintegia. Quirónsalud eta Angulas Aguinaga erakundeen esperientziak aurkeztuko dira.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Martxoak 18 eta 19
EUROPAKO BERRIKUNTZA BATZORDE BERRIAREN AURKEZPENA
Europako Berrikuntza Batzordea (EIC) funtsezko berrikuntza da Horizon Europe programan, eta Europako berrikuntza-ekimen handiena da, 10.000 milioi euroko aurrekontuarekin 2021-2027 aldirako. EICren helburua da teknologia iraultzaileak eta berrikuntza disruptiboak identifikatu, garatu eta hedatzea. EICk enpresa berriei, ETE-ei eta arrisku eta eragin handiko berrikuntza iraultzaileak garatuko dituzten ikerketa-taldeei emango die laguntza, arreta jarriz arauak aldatuko dituzten eta Europako Itun Berdearen nahiz Europako Susperraldi Planaren helburuak beteko dituzten konponbideetan. Aurreikusten da lehen deialdiak martxoaren 18an argitaratzea. Ekitaldiak Interneten egongo dira eskuragarri, EUScienceInnov-en Youtubeko kanalean. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Martxoak 22
HELBURU ANITZEKO OPTIMIZAZIO EBOLUTIBOKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA
Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa doktorego ondoko bekadun baten profila ari da bilatzen, helburu anitzeko optimizazio ebolutiboaren ikerketa arloan lan egiteko (errendimendu-adierazleak, paralelismoa, eskala handiko arazoak). Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da. Ikertzaile gazteak ari dira bilatzen, doktoregoa amaituta dutenak kontratua hasi aurretik. Lehentasuna emango diote Konputazio Zientzietako eta horrekin lotutako alorretako doktoregoei.
Deitzailea: BCAM
Martxoak 23
WEB-MINTEGIA: “REGIONAL GREENTECH CLUSTERS IN EUROPE”
Honako honen esparruan antolatutako web-mintegia: “Virtual International Partnering – Innovation in Environment & Energy & Circular Economy“. Aclima erakundeaz gain, web-mintegian Euskadiko enpresa hauek hartuko dute parte: Indumetal Recycling, Dorlet, Olio 3R, Otua, Anbiotek eta Kunak Technologies.
Antolatzailea: Aclima, SPRIrekin eta EEN sareko Ekonomia Zirkularraren Talde Tematikoarekin lankidetzan
Martxoak 24
HORIZON EUROPEREN EIC AZELERAGAILUA
Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren berrikuntza nagusia proposamenak aurkezteko prozesua da. Proposamenak aurkezteko prozesua, ebaluazio-prozesua eta kapitalaren negoziazioaren prozesuaren gakoak aztertuko ditugu, finantzazio mistoa edo “blended” delakoa eskatuz gero. Gainera, Horizon Europeren EIC Azeleragailuaren lan-programak aukerak eskaintzen dizkie emakumezko zuzendari nagusiak (edo postu baliokideak) dituzten ETE-ei.
Antolatzailea: CDTI
JARDUNALDIA: HELBURUA ERALDAKETA – NEXT GENERATION
Jardunaldi hibridoa (aurrez aurrekoa edukiera mugatuarekin eta sarekoa) Next Generation EU Europako funtsen programaren inguruan, Euskadiko enpresek proiektuak eta baliabide ekonomikoak ezagutzeko helburuarekin. Honako hauek hartuko dute parte: Mikel Arieta-araunabeña, Bilboko Ganberako Arlo Korporatiboko zuzendaria; Mikel Pascal, Sales & Account Management (Wolters Kluwer); Jordi Campàs, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsak Saileko sailburuordea; Koldo Atxutegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaira Erakartzeko zuzendaria; eta Xabier Bernarte, PFK Attest erakundeko Inncome saileko bazkidea.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera, Enterprise Europe Network sarearen bitartez
Martxoak 25
STEAM EUSKADI TOPAKETAK.“STEAM HEZKUNTZA: BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA”
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan
RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA.
Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Martxoaren 31ra arte
Deialdi hau Sussexeko Unibertsitateko Novi Quadrianto doktorearekin batera egingo da. Joint Lab horren helburua da ikerketako lankidetzak sustatzea ingurune estatikoko ziurgabetasuneko berdintasun algoritmikoa eta berdintasun algoritmikoaren gardentasuna bezalako gaietan, egungo ikerketa-alorrak indartzeko eta sinergiak sortzeko. Kontratuaren iraupena 4 urtekoa izango da doktorego-postuarentzat, eta 2 urtekoa doktorego ondokoarentzat.
Deitzailea: Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa (BCAM)
Apirilaren 12tik 16ra arte
HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA
Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera: zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, “Expo, Conferencias, Networking” bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia.
Antolatzailea: Hannover Messe
Apirilak 21
ENPRESA-TOPAKETAK: TRESNEN INDUSTRIA ETA PLASTIKOAREN ERALDAKETA. INNOFORM 2021 – VIRTUAL BROKERAGE EVENT
Ekitaldian izena emateko azken eguna 2021eko apirilaren 16a da. Enpresa-topaketen ekitaldi birtuala izango da, INNOFORM azokaren 5. edizioaren testuinguruan; azoka hori Poloniako azoka garrantzitsuenetako bat da tresnen industrian eta plastikoaren eraldaketan.
Antolatzailea: Enterprise Europe Network, Euskadiko nodoarekin lankidetzan
Apirilak 29
GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.. Garaia Teknologia Parkean.
Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.
Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.
Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan
INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA
OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko. Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.
Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa
Maiatzaren 15era arte
BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA
Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.
Antolatzailea: Burdinola
Maiatzak 17-21
MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA
Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.
Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network
Ekainak 15-17
FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon
Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro
Antolatzailea: Azti
Ekainak 23 eta 24
IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK
Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA: EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA