2021eko irailaren 30ko erreportajea

Badakigu eguneroko erritmora itzultzea apur bat gogorra izan daitekeela; beraz, buletin honetan gure asteko erreportajeari lasaitasun pixka batekin heltzea erabaki dugu. Datorren astetik aurrera, interesatuko zaizkizun gaiak landuko ditugu, hala nola Enterprise Europe Network (EEN) zer den eta nola lagun diezaiokeen zure ETEari I+G+Bko nazioarteko proiektuetan parte hartzen, baina oraingo honetan nahiago izan dugu orain arte Horizon Europe esparru-programaz ikusi dugunaren laburpen bat egin. 

Horregatik, urte honetan argitaratu ditugun artikuluak berriro bildu ditugu, aurkibide[1] bat sortzeko, eta bertan erraz aurkitu ahal izango duzu berrirakurri nahi duzun edo bere garaian galdu zenuen edozein gai. Gogoratu, hori bai, artikulu horiek hurbilketa bat besterik ez direla, beren I+G+Ba nazioartekotzeko gaitasuna eta ahalmena duten ETE-ek erraz uler dezaten zer den eta nola funtzionatzen duen esparru-programak. Gure helburua da oinarrizko sarrera bat eskaintzea, zure ETEak Europako finantzaketa eskuratzeko zer aukera izango dituen jakiteko, Europako Batzordeak eta estatu kideek lehenetsitako arloetan ikertu eta berritu ahal izan dezan, eta, horrekin batera, Innobasquera hurbiltzeko gonbita egitea, zure enpresa eralda dezakeen bide bateko lehen urratsa emateko. 

Beraz, gure artikulu-sortari jarraipena emango diogu sarrera batekin. Bertan argi utziko dugu esparru-programa hau orain arte aktibatu den asmo handienekoena dela, bai aurrekontuei bai planteatutako helburuei dagokienez. Ondoren, gure ustez ETE-entzat interesgarrienak diren hiru zutabeetako bakoitzaren alderdiak zerrendatuko ditugu. 

Europak esparru-programa berria dauka. Horizon Europerako sarrera 

1. zutabea. Zientzia ziurra. Nola sustatzen duen Horizon Europek ikerketa-bikaintasuna

2. zutabea. Munduko erronkak eta Europako industria-lehiakortasuna. 2021ean finantzatuko diren ikerketa- eta berrikuntza-lerroak Europako industrian irtenbide berritzaileak eskuratzen eta hartzen laguntzeko.

1. klusterra. Osasuna

Osasuntsu mantentzea azkar aldatzen den gizarte batean; osasuna sustatzen duen giroan bizitzea eta lan egitea; gaixotasunei aurre egitea eta gaixotasunaren karga murriztea; osasun-arreta berritzaile, jasangarri eta kalitate handikoa jasotzea bermatzea; tresna, teknologia eta soluzio digital berrien potentzial guztia zabaltzea gizarte osasuntsu baterako; osasun berritzaile, jasangarri eta mundu-mailan lehiakorra izango denarekin lotutako industria mantentzea.

2. klusterra. Kultura, sormena eta inklusiboa

Demokraziari eta gobernantzari buruzko ikerketa berritzailea; Europako kultura-ondarearen eta kultura- eta sormen-industrien inguruko ikerketa berritzailea; gizarte- eta ekonomia-eraldaketen inguruko ikerketa berritzailea.

3. klusterra. Segurtasun zibila gizartearentzat

EB eta bertako herritarrak hobeto babestea delinkuentziaren eta terrorismoaren aurka; EBko kanpoko mugen kudeaketa eraginkorra; azpiegitura erresilienteak; zibersegurtasuna areagotzea; hondamendien aurkako gizarte erresilienteak Europarako; segurtasunaren arloko ikerketa eta berrikuntza indartzea.

-4. klusterra. Mundu digitala, industriala eta espaziala

Lehen zatia: ekoizpen klimatikoki neutroa, zirkularra eta digitalizatua; eta autonomia handiagoa balio-kate estrategikoetan.

Bigarren zatia: munduko lidergoa munduko teknologia informatiko eta datuen teknologian; teknologia digitalak eta sortuberriak lehiakortasunerako eta Itun Berderako; garapenean autonomia estrategiko irekia, espazioan oinarritutako azpiegiturak, zerbitzuak, aplikazioak eta datu globalak zabaldu eta erabiltzea; teknologia digital eta industrialen garapen etikoa, gizakian oinarritutakoa.

-5. klusterra. Klima, energia eta mugikortasuna

Lehen zatia: klima-zientziak eta klima-neutraltasunerako eraldaketarako erantzunak; eta klima-trantsiziorako sektore arteko konponbideak.

Bigarren zatia: hornidura energetiko jasangarria, segurua eta lehiakorra; energiaren erabilera eraginkorra, jasangarria eta inklusiboa; garraiobide guztietarako konponbide garbiak eta lehiakorrak; eta garraio seguru eta erresilientea, eta bidaiari eta merkantzien garraio adimenduneko zerbitzuak.

6. klusterra. Elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena

Biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzuak; elikadura-sistema bidezkoak, osasuntsuak eta ingurumenarekin errespetagarriak, ekoizpen primariotik kontsumora arte; ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren sektoreak; zero kutsadura; klimaren aldeko ekintza; landa-, kosta- eta hiri-komunitate erresiliente, inklusibo, osasuntsu eta berdeak; gobernantza berritzailea, ingurumen-oharrak eta Itun Berdea babesteko konponbide digitalak.

Ikerketa- eta berrikuntza-misioak. NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen bost erronkak, Europak honako gai hauetan aurre egin behar dienak: minbiziaren aurkako borroka, klima-aldaketara egokitzea, ozeanoak babestea, hiriak ingurune klimatikoki neutro eta adimendun bihurtzea, eta lurzorua eta elikagaiak zaintzea.

Ikerketako eta berrikuntzako lankidetzak. Batzordeak erakunde publiko eta pribatuekiko elkarteen aldeko apustua egiten jarraitzen du, Europarako erronka premiazkoenetako batzuei elkarrekin ekiteko.

3. zutabea. Europa berritzailea. Europako Berrikuntza Kontseiluarekin, Europa berrikuntza disruptiboaren buru bihurtzeko programarik erabakigarriena. Eremu esperimental hutsetan sortutako ezagutzaren eraldaketaren alde egiten du, merkatua goitik behera aldatzeko gai diren balio erantsi handiko negozioetan.

Europako Ikerketa Esparrua. Esparru-programak berrikuntza garrantzitsuak sartu ditu kalitate handiko ezagutza sustatzeko, EBren beraren barruan duen kokapen geografikoa edozein izanik ere.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago