Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urtarrilak 27
HORIZON EUROPE-REN LEGE ETA FINANTZA ARLOKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Esparru-programa berrian parte hartzeko arauei buruzko berri garrantzitsuak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Urtarrilak 30
ENERGIAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: energia berriztagarriak, energia-sistemak, sareak eta biltegiratzea, CO2 jaso eta biltegiratzeko teknologiak, industriako energia-efizientzia eta hirietako energia-efizientzia.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza
Urtarrilak 31
DIGITALIZAZIOAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: konputazioko osagaiak, sistemak eta plataformak, elektronika, fotonika, komunikazio aurreratuak (6G), robotika, teknologia kuantikoak eta grafenoan oinarritutako teknologiak, adimen artifiziala, hurrengo belaunaldiko Internet, errealitate hedatuko teknologiak eta ingurune murgiltzaileak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza
Urtarrilaren 31ra arte
NEW EUROPEAN BAUHAUS 2023 SARIEN DEIALDIA
Azken bi edizioen arrakastaren ostean (EBko estatu kideen hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten), 2023ko lehiaketan hamabost ekimen eredugarri sarituko dira, jasangarritasunarekin, estetikarekin eta inklusibotasunarekin lotuak. Izan ere, horiek dira New European Bauhausaren funtsezko baloreak. 2023a Europako Gaitasunen Urtea (European Skills Year, ingelesez) dela aprobetxatuz, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari lotutako atal bat izango du.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Otsaila
Otsailak 1
EUSKADIKO BELAUNALDI ARTEKO ERRELEBOAREN PROZESUARI BURUZKO AZTERLANAREN EMAITZAK AURKEZTEKO SAIOA
Euskadiko Belaunaldi Arteko Erreleboaren Prozesuari buruzko Azterlanaren emaitzak aurkezteko saioa.
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea, Alecop Group eta ISEA
Otsailak 2
BIOEKONOMIA, ELIKADURA, INGURUMENA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai honi buruzko proiektuetarako deialdiak: jatorri biologikoa duen, klimaren aldetik neutroa eta erresilientea den eta ingurumenarekiko adiskidetsua den ekonomia zirkularra.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza
Otsailaren 3ra arte
Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bi deialdi berri ireki ditu startup-entzat, ETE industrialekin elkarlanean berrikuntza-proiektu berriak garatzeko, BIND 4.0 SME Connection ekimenaren kasuan, eta lehenengo aldiz administrazio publikoekin BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berriaren bidez.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailaren 7tik 28ra
Garaia Parke Teknologikoan Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen V. edizioa
PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da.} Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.
Otsaileko astearte guztietan, goizeko 09:00etatik 11:00etara, publiko guztiarentzat aurrez aurreko formatuan edo formatu telematikoan, erakundeetako langileen egungo erronken kudeaketari buruzko tailer praktikoetan parte hartu ahal izango dugu.
Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa
Otsailak 8
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu.
Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu.
Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzekin hornituta egongo zara.
Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala
JARDUNALDIA: MACHINE LEARNING, NO-CODE ETA LOW-CODE APLIKAZIOETAN OINARRITUA
Enpresek gero eta datu gehiago biltzen dituzte, eta adimen artifizialari eta datuen azterketari esker, enpresek beren datuetatik ezagutza atera dezakete, prozesuak hobetzeko eta produktu berriak sortzeko. Tradizioz, teknika horien inplementazioa lengoaia informatikoetako programazioaren bidez egin da. Hala ere, gaur egun, programatzen jakin gabe aplikazioak grafikoki sortzeko aukera ematen duten no-code tresnak daude.
Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
Otsailak 10
Zuen ikastetxe edo erakundeak STEAM hezkuntza-proiektu batean lan egiten badu, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikari lotutako bokazio eta nahi profesionalak pizteko edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko, ez izan zalantzarik eta aurkez ezazue zuen hautagaitza. STEAM Euskadi Sarien asmoa da aintzatespena egitea STEAM izaera nabarmena duten, berritzaileak diren eta bereziki neskato, neska gazte eta emakumeei zuzenduta dauden ekimenei.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
Otsailak 14
INDUSTRIAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: fabrikazio-teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, industria garbiak eta karbono-emisio txikiko industriak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA
Europako hegoaldeko I+G+b arloko topaketa nagusia da, ezagutza zientifiko eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa lotzeko. Foro profesional eta sektore askotako hau gakoa da ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko. Transfiere ezinbesteko urteroko hitzordua da ekosistemako eragileentzat Malagan, aukera ematen baitu B2B kontaktu berriak ezartzeko, networking egiteko, partner berriak aurkitzeko, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezartzeko eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
Antolatzailea: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Otsailak 16
RE-THINK INDUSTRY: GIPUZKOAKO ETE-EN ETORKIZUNA ERAIKITZEN. Kursaal Biltzar Jauregia.
Partekatu, ikasi eta hausnartzeko jardunaldia izango da. Bertan aztertuko dugu nola eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza sustatzen ari den maila ekonomikoan, ingurumenean zein gizartean.
Horrez gain, lau saio ere egingo dira, non Gipuzkoako ETE batzuek eraldaketa digital eta jasangarriari lotutako beren esperientziak partekatuko dituzten. Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu zein izango diren enpresa hizlariak.
Antolatzaileak: ADEGI, AFM CLUSTER, GIPUZKOAKO GANBERA ETA INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIA
Otsailak 17
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu.
Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu.
Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzekin hornituta egongo zara.
Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
Otsailak 27

Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Martxoa
Martxoak 3

Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Apirila
Apirilaren 5era arte
Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesionalaren zatirik handiena Espainian egin behar izan dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dira.
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe
Ekaina
Ekainaren 6tik 8ra
+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA
Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira.
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre
Ekainaren 30era arte
BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA
Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.
Antolatzailea: BBVA Fundazioa