Larunbat honetan, martxoaren 5ean, izango da FIRST LEGO League Euskadiren 13. edizioaren finala. Aurten ere ikuslerik gabe eta burbuila-taldeetan egingo da Bilbon, Donostian eta Arrasaten. 43 ikastetxetako 970 ikaslek beren berrikuntza-proiektuak eta robotak aurkeztuko dituzte STEAM Hezkuntza sustatzeko Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatzen duen programa honetan.

Merkantzien garraioa da nazioarteko antolakundeak mundu osorako proposatu duen erronka, eta erronka horri erantzungo diote euskal ikasleengan zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko Innobasquek antolatzen duen hezkuntza-programa honen finalean parte hartuko duten 116 taldeek. Taldeek hiru alderdi defendatuko dituzte: berrikuntza-proiektua, Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazioa, eta FIRST LEGO Leaguek sustatzen dituen baloreetan (aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, inklusioa, lankidetza eta dibertsioa) oinarrituta lan egiten dutela erakustea.

Epaimahaiak17:00etan jakinarazi du bere epaia, Innobasqueren Youtubeko kanalean zuzenean eman den programa batean. Programa hori hiru egoitzekin konektatu da eta bertan eman dute ezagutzera irabazleen zerrenda osoa.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago