Nahi izatea ahal izatea da. Global Innovation Day-k esku-eskura jartzen dizu. Berrikuntza egin nahi baduzu eta nola egin ez badakizu, guk erakutsiko dizugu. Eta dagoeneko baldin badakizu, baina gehiago sakondu nahi baduzu, hori ere egin dezakezu… Global Innovation Day-ko tailerretan, datorren ekainaren 3an, Bilbon.

Pertsona guztiok egin dezakegu berrikuntza horretarako baldintzak ematen badira, konfiantza-inguruneetan, berrikuntza egiten dutenekin. Innobasque sareko erakundeek eta pertsonek beren ezagutza espezializatua eskaintzen dute eta zure eskura jartzen dute guztiok izan gaitezen apur bat berritzaileagoak.  

Baldin eta…

  • zure lantaldea desblokeatu nahi baduzu, ikas ezazu nola diseinatu irtenbide berritzaileak behin eta berriro errepikatzen diren arazoentzat lankidetzaren bidez.
  • zure grina edo pasioa zure lanbidea izatea nahi baduzu
  • ez badakizu nola atera onurarik handiena elkarlaneko berrikuntzari
  • ez badituzu ezagutzen elkarlaneko zuzenbidearen onurak
  • online denda bat ordu betean sortzea ezinezkoa iruditzen bazaizu
  • bezeroa zeureganatu nahi baduzu zure erakundean berrikuntza sortzeko
  • xakeak pentsatzennola laguntzen digun jakitea interesatzen bazaizu
  • zure helmugak, pertsonalak eta profesionalak, identifikatzea kosta egiten bazaizu
  • zure erakundeak migratu egiten badu bere sistema teknologikoa, ahaleginean porrot ez egiten erakutsiko dizugu
  • 5 izarreko datuak negozio-aukera handia izan badaitezke, ikas ezazu nola txinparta atera big datari
  • uste baduzu wearable-ek negozio eta merkatu-eredu berriak irekitzen dituztela
  • zure marketin-erabakiak arriskatuak badira,  neuromarketinak lagundu egin diezazuke
  • zeure bideojokoa sortu nahi baduzu
  • Lego Serious Play-rekin jolastuz berrikuntza egiteakez badizu beldurrik ematen
  • zure erronka zure sormenezko pentsaera iratzartzea bada
  • sormenezko pentsaeraren 4 faseen bidez berrikuntzaren erdigunera bidaiatzea arazo ez bada
  • zure enpresaren balantze soziala ez baduzu ezagutzen
  • berrikuntza sortzeko elkarlaneko inguruneak misterio bat baldin badira zuretzat
  • honen erantzuna ez badakizu:zer negozio-aukera adierazten du ekonomia zirkularrak?
  • elikagai berriak sortu nahi badituzu…

 

…emazu izena Global Innovation Day-ko tailerretan. Aurki ezazu zeurea hemen. 38 daude.

berrikuntza egiteko 38 era, ikasteko 38 aukera, hori ahalbidetzen duten 38 erakunde

Ni #global 2015-era noa, eta zu?

Honako erakunde hauek emango dituzte tailerrak: ADN Desing-Eide, Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartea, Azti Tecnalia, Banpro, Begoñazpi ikastola, Bikonsulting, CDE-Lehiatzeko Inteligentzia; Bilbao Berrikuntza Faktoria, Binary Soul, San José de Calasanz ikastetxea; E4 xake-elkartea; Coach and Play, Coaching Factory, Jesusen Bihotza Karmeldarren Ikastetxea, Eskola Politeknikoa-Mondragon Unibertsitatea, “Bilbao Cowork” coworking-gunea, Hezkuntzako Administratzaileen Europako Foruma (FEAE); Guillermo Matía, Ikashub, Innobasque, Inuntji, Manahmana, Gurutzetako Ospitalea, OSI Ezkerraldea Enkarterri, Negobide, Círculo Empresarial, Serendipity, Suuma, taZEBAez, Tecnalia, Tecnalia Ventures eta Uno Consulting Corporate.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago