Miren Cajaraville, Malu Martínez-Chantar eta Paola Ferrario ikerlariek euren ikertzaile-karrerengatik aintzatespena jaso dute gaur, emakume ikertzaileen errekonozimenduaren hirugarren edizioan. Honen helburua emakume ikertzaileak ezagutaraztea da, belaunaldi berrientzat eredu izan dadin.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru izan da gaur goizean Euskadin ikerketa-lana egiten ari diren hiru emakumeri (Miren Cajaraville, Malu Martínez-Chantar eta Paola Ferrario) antolatutako errekonozimendu ekitaldian. Ekitaldian zientzia eta berrikuntzako euskal sistemaren arduradunek ere parte hartu dute.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek urtero ematen dituzten aintzatespenen hirugarren edizioaren barruan dago, eta Euskadiko emakume ikertzaileak eta haien lana ikusaraztea du helburu, gazteenen eredu eta inspirazio izan daitezen.

Ebaluazio Batzorde batek hautatu dituen aintzatespenek karrera zientifikoaren etapa desberdinei dagozkien hiru kategoria dituzte: aurreratua, sendotzea eta etorkizun handikoa.

  • Advanced, ikerketa-karrera oso baten aintzatespena:
    • Miren Cajaraville, Biologia Zelularreko katedraduna, UPV/EHUn, bere ikerketa-ibilbide luze eta baloratuagatik.
  • Consolidator, bere ikerketa-eremuan lider den ikertzaile bati egindako aintzatespena:
    • Malu Martínez-Chantar, CIC bioGUNEko ikertzaile nagusia, proteinen ingeniaritzaren arloan duen lidergoagatik.
  • Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmena aitortzea:
    • Paola Ferrario, Ikerbasque Research Associate ikertzailea, DIPCn, material topologikoen arloan egindako ekarpen nabarmenagatik.

 Ebaluazio Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko handia nabarmendu du, eta horrek islatzen du, batzordearen hitzetan, emakume ikertzaileek Euskadin egiten duten zientziaren potentzial handia. Ikertzaileei buruzko informazio gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago