Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra
DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA
Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Azaroak 23
IndusMedia Kongresuaren helburua da topagune bat sortzea ideiak partekatzeko, jakintza zabaltzeko eta marketin digitalaren arloko esperientziak eta kasu arrakastatsuak erakusteko. Enpresa industrialetako marketin- eta komunikazio-arduradunei dago zuzenduta, baldin eta parte-hartze aktiboagoa izan nahi badute estrategia digitalaren garapenean.
Antolatzailea: Spri
Azaroak 24
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Energiaren Euskal Erakundearekin batera, eraginkortasun energetikoa, autokontsumoa eta energia berriztagarriak laguntza-programei buruzko aurkezpen-jardunaldia antolatu du, formatu dualean (online eta aurrez aurre).
Antolatzaileak: Parke eta EEE
Azaroak 25
Nola ebaluatu Ekonomia Zirkularraren alderdiak produktuen diseinuan? Ekodiseinuko ErP zuzentarauaren esparruko betekizun berriak. Jardunaldian aurrerapen horiek guztiak aurkeztuko dira, bai eta metodologia bera eta EAEko enpresetan aplikatzekoak diren kasu zehatzak garatzeko aukera ere, arau horiek beren produktuetan dituzten inplikazioak ezagutzeko. Era berean, garatutako metodo berriak gidatu ahal izateko proiektuen deialdia aurkeztuko da. Basque Ecodesign Centerrek ErP zuzentarauaren eskakizunen hedapenean eta aplikazioan jarraipena egiteko prestatutako tresna ere aurkeztuko da.
Antolatzailea: Ihobe
Azaroak 25
AURREZ AURREKO JARDUNALDIA: ELIKAKATEKO DIGITALIZAZIOAREN ERRONKAK ETA JOERAK
ZTBP 2030en testuinguruan eta COVID-19ak gure enpresengan izan duen eraginaren ondorioz azeleratuta, digitalizazioa enpresaren hainbat arlotan agertu da zeharkako soluzio gisa. Jardunaldi honetan, Euskadiko Elikaduraren Clusterraren Behatoki Estrategikoak txosten espezifiko bat aurkeztuko du elikakateari eragiten dioten maila, departamentu eta alderdi gakoetan izandako teknologia-aurrerapenei buruz.
Antolatzailea: Euskadiko Elikaduraren Clusterra
Azaroak 25
Enpresei aukeren testuinguru berri bat ezagutu eta zehazten laguntzeko, Zorraquinok Consumer Trends 2022 txostena aurkeztuko du, eta saioa zuzenean igorriko da Bilboko Campos Elíseos antzokitik.
Arduraduna: Zorraquino
Azaroaren 29ra arte
BCAMek DOKTOREGO ONDOKO POSTU BAT ESKAINTZEN DU
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) doktorego ondoko postu bat eskaintzen du arlo honetan: datu sakonetan oinarritutako konputazioa.
Antolatzailea: BCAM
Azaroak 29
KONFERENTZIA: ‘LA CIUDAD DE LOS 15 MINUTOS’
Carlos Moreno Sorbonako katedradunak eta Anne Hidalgo Parisko alkatearen hirigintza-aholkulariak “La ciudad de los 15 minutos” (15 minutuen hiria) kontzeptu interesgarriari buruzko konferentzia bat emango du, eta hiri handietako egungo mugikortasun-dinamikak berriro planteatzeaz gain gertutasunaren aldeko apustua egingo du giza eskalan hiri bizi bat sortzeko.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Abenduak 1
ADIMEN ARTIFIZIALAREN FOROA. Madrilen
Alianza Digital 2030 fundazioak eta ATREVIA erakundeak, Industria Antolakuntzaren Eskolarekin lankidetzan, hau antolatu du: “Adimen Artifizialaren Foroa: AAren botere eraldatzailea berrikuntza-, garapen- eta susperraldi-palanka gisa”; bertan parte hartuko duten Carme Artigas digitalizazioko eta AAko estatuko idazkariak eta Raúl Blanco industria eta ETE-en idazkari nagusiak.
Abenduaren 2ra arte
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA
«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Abenduaren 3ra arte
INDUSTRIARI APLIKATUTAKO IKUSPEN ARTIZIALERAKO DEEP LEARNING-A
Deep Learning sistema konplexu eta osoak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoa da irudien analisi-, azterketa- eta sailkapen-prozesuetan duen zeregina. Ikastaroaren helburua da bertaratuek ezagutzea Deep Learning-a zer den eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, sare, modelo eta aplikazio mota desberdinetan sakonduko dute, arreta berezia jarriz industriaren sektorean dituen aplikazioetan.
Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa
2022ko urtarrilera arte
4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN
4.0 Industriako Programa Exekutiboa esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa 4.0 Industria Digitalaren arloan beren prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
2022ko otsailaren 3ra arte
‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA
Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.
Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua
2022ko apirilaren 5etik 7ra
WIND EUROPE 2022. Bilbon
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
2022ko apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022 Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.