Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

Martxoaren 12a

JARDUNALDIA “INDUSTRIA 4.0: ERALDAKETA DIGITALERANTZ ETA INDUSTRIA ADIMENDUNERANTZ”

Jardunaldia esperientzietan oinarrituko da, eta bertan, alde batetik, eta tailer praktikoen bidez, eraldaketa digitala eta industria adimenduna landuko dira hainbat ingurunetan; eta, bestetik, enpresen kasu praktikoen bidez, Industria 4.0n aurrera nola egin den azalduko da. IK4-TEKNIKER-ek hitzaldi bat emango du bertaratuei informazioa emateko “Manufacturing Operations Management (MOM) Expertise Center” delakoaz; Ibermáticarekin lankidetzan sortu den ekimena da, Industria 4.0 testuinguruan kokatua eta industriara bideratua. Gainera, Mibering aholkularitza-enpresak zer pauso eman behar diren azalduko du enpresa bakoitzean Industria 4.0 proiektuak inplementatzeko.

Antolatzaileak: IK4 Tekniker eta Ibermática

 

Martxoaren 13a

FUTURE AND EMERGING TECHNOLOGIES (FET) HORIZON(TE) 2020N. Bilbon

“Future and Emerging Technologies” (FET) finantzaketa-programari buruzko jardunaldia. “Zientzia Bikaina” zutabearen barruan “Future and Emerging Technologies (FET)” gisa ezagutzen diren ekintzak sartzen dira, erabat berriak diren teknologiak sustatzeko, horretarako ideia berriak eta arrisku handikoak ikertuz oinarri zientifikoekin. Herritar, ekonomia eta gizartearentzat epe luzerako onura-aukerak detektatu eta ustiatu nahi dira.  Jardunaldia da, batez ere, unibertsitate, ikerketa-zentro, teknologia-zentro eta enpresetako kudeatzaile eta ikertzaileentzat/taldeentzat. 
Mesedez, baieztatu parte hartzeko asmoa (euraxess@ikerbasque.net) martxoaren 6a baino lehen. NCPrekin bilera egin nahi bada, mesedez, bidali ondoko proiektuaren ideia-fitxa helbide berera.FET programari buruz argibide gehiago hemen.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta Ikerbasque

 

NEGOZIO-AUKERA EUSKAL ENPRESARENTZAT IPAR AMERIKAKO 15 ESTATUTAN. Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean

Estatu Batuetako 15 estatutako gobernuek Euskadi aukeratu dute herrialde ekonomiko erakargarri gisa haietan enpresa-inbertsioak egiteko. Jardunaldi honetan, Estatu Batuetako enbaxadak ere bultzaturikoan, estatuek merkatu gisa eskaintzen dute beren burua euskal enpresak inbertitu eta negozioa egiteko, eta ekitaldian izango diren beraien ordezkariekin B2B bilera pertsonalak eskatzeko aukera emango dute. Colorado, Florida, Georgia, Illinois, Indiana, Iowa, Kentucky, Ohio, Tennessee, Virginia, South Carolina, eta Maryland, New Jersey, Pennsylvania eta West Virginia estatuetako ordezkariak izango dira, azken laurak energia-konpainia garrantzitsua den First Energy enpresaren eskutik.

Antolatzailea: Nazioartekotzeko Euskal Agentzia

 

Martxoaren 13ra arte

EIT FAN ELIKADURA-SEKTOREAREN AZELERAZIO-PROGRAMA

EIT Food Europako ekimenak startup-en azelerazio-prozesua, EIT Food Accelerator Network (EIT FAN) deitua, jarriko du martxan. 16 asteko iraupena duen EIT FAN programak Europako 50 startup aukeratuko ditu, eta horietako 10 gutxienez Bilbon azeleratuko dira eta gainerakoak Alemania, Israel, Suitza eta Erresuma Batuan. Azeleratzaileen sare honek hasierako faseetan dauden enpresak bilatzen ditu, elikaduraren balio-katearen ekosistema eraldatzeko aski ahalmen eta gaitasun izango dutenak, hori seguruagoa, iraunkorragoa eta fidagarriagoa egiteko.

Antolatzailea: Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua 

 

Martxoaren 15era arte

SPRI-REN ANTENA-ZERBITZUA

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Parkeetan dauden enpresa guztientzat da, eta zerbitzu honekin zuzeneko harremana ematen da edonolako zalantzak argitzeko edo kontsulta egiteko SPRIk eskainitako zerbitzuei buruz: programak, laguntzak, orientabidea, etab. Antenetan proiektu zehatzak aztertzen dira, jada martxan daudenak edo prestakuntza-fasean daudenak, SPRIk aholku eman dezakeelarik horietan. Hilero epe bat zabalduko da formularioa betetzeko, eta hor kontsultaren deskribapen laburra eskatuko da eta harremanetarako pertsona bat.  Hitzorduak behar besteko aurrerapenez erabaki eta jakinaraziko dira, eta eskatzen duen enpresaren kokapenari dagokion Parkean izango dira Antenak hilean astearte batean izango dira Sareko Parkeetako bakoitzean, jaieguna denean izan ezik, honelakoetan biharamunean izango baita, eta SPRIko langileek zuzenean erantzungo diete eskatzen duten enpresei.

Antolatzaileak: Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea eta SPRI Taldea

 

Martxoaren 21a

INDUSTRIA-OSAGAI ZIBERSEGURUEN GARAPENA ETA ZIURTAPENA. Arrasaten (Gipuzkoa)

Jardunaldian laguntzen eta parte hartzen izango da Basque Cybersecurity Centre, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendaturiko erakundea; baita ZIUR ere, Industria Zibersegurtasunerako Zentroa, duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatua. Euskal enpresen egungo premiak eta erronkak jorratuko dira, eta produktu edo zerbitzu ziberseguruak garatzeko gakoak emango dira, arauzko eskakizunak beteta betiere. Jardunaldiak industria-zibersegurtasunaren alderdi espezifikoetan jarriko du arreta, hor sartuta arautze-esparruak, estandarrak eta garapen-metodologiak. Honela, Security-by-design kontzeptuari jarraituz produktu bat garatzeko prozesuan zibersegurtasuna sartzeko erronkak eta onurak ezagutu ahal izango dituzte bertaratzen diren enpresek. Paradigma honetan esperientzia zabala du Ikerlanek, eta diseinuaren hasierako faseetatik segurtasun-neurriak sartzea eskatzen du. GAIA Klusterreko enpresek beren esperientzia azalduko dute industriarako soluziobideen garapen eta aplikazioan eta hauek industria-antolakundeetan sartzen laguntzerakoan.

Antolatzaileak: Ikerlan eta Gaia Klusterra

 

Martxoaren 21era arte

MANUNET 2019 DEIALDIA

Euskal enpresek aukera dute fabrikazioan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Fabrikazioan ikertzeko arlo edo eremu guztietara dago irekita deialdia. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Katalunia (ES), Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Overijssel (ND), Piemonte (IT), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira deialdi honetan parte hartuko duten eskualdeak. Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a da. 

 

Apirilaren 10-12an

XV METROMEET. INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN BILTZARRA. Bilbon

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.

 

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 19an

CITA Emprende

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco                                                      

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago