“Berrikuntzan inbertitzeak aurretik joatea esan nahi du, datorrenaren eta jarraitu beharreko bidearen ikuspegi hobean inbertitzea. Ez baduzu egiten atzera geratzen zara, haizearen eta kanpoko eguraldi txarraren arriskupean, ahulago”. Hitz horiek zuzendu zizkion Innobasqueko ohorezko presidentea den Iñigo Urkullu lehendakariak Berrikuntzaren Euskal Agentziaren hamargarren Batzar Nagusiari. Eusko Jaurlaritzako arduradun nagusiak gogoratu zuen “Euskadin etorkizuna irabazi eta aberastasun eta ongizate handiagoa sortu nahi badugu, berrikuntza egin behar dugula ezinbestean. Eta hori elkarrekin edo batera egin:  administrazioak, unibertsitateek, teknologia-zentroek, lanbide-heziketakoek eta enpresek, horixe da gure erronka Herri gisa”.

Bileran  azken urtean egindako ekimenak birpasatu ziran:

Bere hitzaldian, agentziako presidenteak, Alberto García Erauzkinek, garrantzi bereziko mugarritzat azpimarratu zuen “2016an Europako Batzordeak Euskadi berrikuntza-gune gisa kalifikatzea, berrikuntza handiko lurralde izateagatik neurrizko berrikuntza duen estatu batean kokatua”. Halaber, gogorarazi zuen Batzorde Betearazleak Zuzendaritza Batzorde edo Juntak eskuordeturiko eginkizun betearazleak izango dituela orain. Txema Villaterentzat ere esker oneko hitzak izan zituen, Innobasque 10 urtez zuzendu duelako, baita karguan ondorengoa izango den Leire Bilbao-rentzat ere, oraintxe hartu duelarik zuzendaritza nagusia.

Global Innovation Day-ren esparruan maiatzaren 16an egindako batzarrean, Innobasqueren hamargarren urteurreneko ekitaldien egutegiari eman zitzaion hasiera, eta hasi bezala jendaurreko ekitaldi handi batekin amaituko da 2018ko urtarrilaren 31n.

Oroipen-ospakizun honetako lehen jarduera Batzarrek 10 laguni egindako aitorpen publiko eta esplizitua  izan zen; lagun horiek 1.053 erakunde bazkideen eta Elkartearen bidez eraturiko elkarlan-sarearen berrikuntza-gaitasunen aniztasuna ordezkatzen dute.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago