#Innobai Innobasquek Mugaritzekin lankidetzan antolaturiko kanpaina da, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren hamargarren urteurrenaren esparruan. Maiatzean, berrikuntzarekiko konpromisoa sare sozialen bidez agerian jartzera gonbidatu zen euskal gizartea, erakutsiz jendeak nola egiten duen berrikuntza eguneroko bizitzan. Parte-hartzea saritzeko, Mugaritz-ek, berrikuntzan euskal erreferente denak, esperientzia gastronomiko bat jarri zuen ekinbide honen zerbitzura… eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren dekano lehendakaria den Matxalen Acasuso-ren eskuetara joan da. Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbao, gaur eman dio txartela esperientzia hori beste lagun batekin bizi izan dezan, eta gainera aukera izango du Andoni Luis Aduriz buru duen I+G laborategia lehen eskutik ezagutzeko; Aduriz Innobasqueko Zuzendaritza Batzordekoa da, eta munduko chef eraginkor, berritzaile eta aintzatetsienetako bat.

 

Zorionak, Matxalen!

Eskerrik asko, Mugaritz!

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago