Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere Batzorde Betearazlearen osaera berritu du 2020an, bost kide berri gehituta: Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia; Jon Fernandez, Orbeako zuzendari nagusia; Jorge Unda, Sener-ekoa; Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia; eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea.
Innobasqueren gobernu-organoa zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren munduko 16 pertsona garrantzitsuk osatzen dute. Hona Hemen Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Batzorde Betearazlekoak:
- Manuel Salaverria
- Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
- Asís Canales, Iberdrolako Erosketa eta Aseguru zuzendaria
- Carolina Pérez Toledo, AEDeko presidentea
- Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea
- Emiliano López Atxurra, Petronor-eko presidentea
- Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia
- Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako zuzendari nagusia
- Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea
- Jon Fernández, Orbeako zuzendari nagusia
- Jorge Unda, Sener-ekoa
- Lourdes Moreno, Bolueta Engineering Group-eko zuzendari nagusia
- Nerea Begoña, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria
- Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia
- Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
- Xabier Iturbe, Euskalteleko presidentea
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatua da; 912 erakunde bazkidek osatzen dute, eta Euskadiko I+G-ren % 62 egiten dute horiek. Bere helburua EAE Europako eskualde berritzaileenen artean kokatzea da. Bazkideen % 50 enpresak dira, eta horietako % 82 ETEak (1 eta 300 langile artekoak). Beste % 13 erakunde publikoak dira, % 11 hezkuntza-munduari lotutako erakundeak, % 11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kid eak, % 10 elkarteak eta fundazioak, eta gainerako % 5a pertsona bazkidetuak. Eragile horientzat guztientzat Innobasquek lankidetzarako sare eta plataforma indartsua eskaintzen du, berorren bidez berrikuntza sustatu eta garatzeko Euskadin, erakunde berritzaileen, bereziki ETEen, kopurua gehitzen lagunduko duten jarduerekin.