Gotzon Bernaolak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren enpresa-berrikuntzako koordinatzaile nagusiak, Euskal Berrikuntzaren Mapa eta berrikuntzako profil azkarra eta aurreratua aurkeztu ditu gaur goizean, Enterprise Europe Network Espainiaren urteko biltzarraren XV. edizioan. Biltzarra atzo hasi zen (irailak 29) eta gaur arte egingo da, Palma Mallorcakoan. Enterprise Europe Networkeko euskal nodoa (ETE-en berrikuntza sustatzeko munduko sarerik handiena), Innobasquez gain, honako talde hauek ordezkatu dute: Spri taldea, Basque Internacional Trade and Investment, eta Bilboko Merkataritza Ganbera. Topaketan zehar ETE-en lehiakortasunari eragiten dioten alderdiak jorratu dira, hala nola digitalizazioa, trantsizio berdea eta horren nazioartekotzea eta berrikuntza.