Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Berrikuntzaren Goi Bileran parte hartu du Portugalen gaur, ostirala, urriaren 2a; Cotec-Portugal Berrikuntzarako Enpresa Elkarteak antolatutako du bilera. Kongresua oso-osorik formatu digitalean egin da aurten, eta Covid 19 osteko aroan Europar Batasunaren hurrengo industria-politika nolakoa izango den aztertuko da bertan. “Birkokatzea, 4.0 Industria eta Berrikuntza: industria-politikaren Hirutasun Santua” panelean esku hartuko du Bilbaok, eta berarekin izan dira Shira Fano, Manufuture Prima-ko presidentea eta Iris Plöger, Alemaniako Industrien Federazioko Batzorde Exekutiboko kidea. Moderatzailea Gonçalo Salazar izango da, Cotec Portugaleko zuzendaritza-batzordekoa eta Secil enpresako presidenteordea.
Berrikuntzaren Goi-bilera Portugalen egiten da duela 17 urtetik. Aurtengo edizioan, Innobasque-rekin batera, Cataniako (Italia) eta Greziako Patras-eko (Grezia) unibertsitateetako ordezkariek hartu dute parte; baita Cork Supply, Inngot, Alexy eta Financial Times enpresetako eta zenbait erakundetako ─Eurofound, Cotec España, Cotec Italia, Innovative Futures Institute, Hannover Messe eta Europako Batzordeko─ ordezkariek ere.