Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeak 2021-2024 Plan Estrategiko berria onartu du gaur goizean Bilboko BBK Aretoan egin duen bileran. Planak asmo handiko helburua du: Euskadi berrikuntzaren arloan Europako eskualde aurreratuenetako bat izatea eta horretan laguntzea. Innobasquek berrikuntza bultzatzen jarraituko du, bereziki euskal enpresa-sarean, eta horretarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako erakunde eta pertsonekin jardungo du lankidetzan. Innobasqueren Zuzendaritza Batzordeagoi-mailako 60 kidek osatzen dute; Euskadin berrikuntza bultzatzeko aliantza publiko-pribatua den aldetik, Berrikuntzaren Euskal Agentzia ordezkatzen dute pertsona horiek.
2021-2024 Plan Estrategikoa Innobasqueren Batzar Nagusian aurkeztuko zaie erakunde bazkideei eta komunikabideei, ekainaren 16an, goizeko 9:00etatik 10:30era. Ekitaldia online egingo da, eta Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak eta Innobasqueko ohorezko presidenteak zabalduko du.