Innobasqueren webgunea Urteko Webgunea[1] izateko hautagai izendatu dute Ongintzazko Lanen kategorian.

Sariketa hau 7 herrialdetan (Alemania, Espainia, Frantzia, India, Italia, Herbehere eta Erresuma Batuan) antolatzen da, eta Interneteko erabiltzaileen ustez onenak[2] eta ezagunenak[3] izan diren webguneei ematen zaie saria. 2015ean, 3 milioi boto baino gehiago eman ziren herrialde hauetan.

Aurten, 228 webgune izendatu dituzte, eta erabateko irabazlea balorazio erlatiborik onena duen webgunea izango da, eta hori bihurtuko da «Urteko Webgunea».

INNOBASQUE.EUS IZANGO OTE DA 2016. URTEKO WEBGUNE ONENA?

Zure laguntzaz, euskal berrikuntzak bere tartea izango du webguneen Champions lehiaketan. Horretarako, aski duzu honen aldeko botoa ematea: Innobasque.eus, berrikuntzarekin konektatzeko gunea.

  1. Zoaz 2016. urteko Webgune sarien orri ofizialera, hemen klik eginez.
  2. Puntua ezazu Innobasque izarren bidez, gure web-orriaren diseinu, nabigazio eta edukiaren arabera.
  3. Sartu zure izena eta helbide elektronikoa. Botoa baliozkotzeko eta sarien zozketan sartzeko beharrezkoa da posta elektronikora bidaliko dizuten berrespen-mezu elektronikoan klik egitea.
  4. Botoa berretsi ondoren, voilà! sari hauen zozketan sartuko zara:

  • iPad Pro tablet bat, 12,9 hazbetekoa, lanerako eta bidaiatzeko ezin hobea.
  • 2 Sonos PLAY:5 bozgorailu harigabe, soinu-esperientzia iraultzailea bizi dezazun.
  • 5 Amazon txartel, 100 eurokoak. Milioika artikuluen artean aukeratu ahal izango duzu.

Azaroaren 25era arte daukazu Innobasque.eus-en alde botoa emateko eta sari zoragarri horietakoren bat irabazteko.


[1] Urteko Webgune saria independentea eta objektiboa da, eta MetrixLab-ek antolatzen du, Macromill Group-ekoa den merkatu eta kontsumitzaileen azterketa-agentziak. 

[2] Kategoria batean webgune guztien batez besteko ebaluaziorik onena duen webgunea Webgunerik Onena izendatuko da.

[3] Kategoria jakin batean boto kopuru handiena duen webgunea Webgunerik Ezagunena izendatuko da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago