Global Innovation Dayk, Euskadiko berrikuntza gune garrantzitsuenak, ETE-en esku jarri ditu berritzeko behar dituzten tresnak eta ezagutzak. Innobasquek Donostian lehen aldiz antolatuta, atzo, ekainaren 13an, egin zuten ekimena berrikuntzaren bidez ETE-ek beren, bezeroen eta, ondorioz, Euskadi osoaren lehiakortasuna nola bultza dezaketen erakusteko. Euskadiko enpresa-egituraren % 99 200.000 ETEk baino gehiagok osatzen dute eta haien jarduera berritzaileak Euskadi lurralde lehiakor eta ongizatearen sortzaile gisa mantentzeko inpaktu handia du.
Topaketa horren bidez, gainera, Berrikuntzari buruzko Innobasqueren Txostena aurkeztu eta arrakasta-esperientzia batzuk ezagutarazi dituzte; horien artean, hauek aipa ditzakegu: Silvia Leal, aldaketa digitalean aditua; eta Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa.
Global Innovation Day ekimenak berrikuntzari laguntza emateko Euskadik eskuragarri duen ekosistema eta ETE-ek beren erronkei eta beharrei aurre egin ahal izateko dituzten irtenbideak eta tresnak erakutsi ditu.
Horrez gain, tailerra egin dute eta bertan eguneroko lanean ETE-ek dituzten zailtasun zehatzak identifikatu eta honako hauek erakutsi dituzte: beren proiektuak finantzatzeko formula berritzaileak, negozio-eredu berriak, merkatuan posizionatzeko estrategia berritzaileak, teknologia berriek eskaintzen dituzten prestakuntza-beharren kudeaketa eta enpresa handiekin lan egin ahal izateko beharrezkoak diren prozedurak.