Igandean Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bi korrikalari taldek Innobasqueko kide diren El Correok eta Cebekek antolatzen duten Bilboko Enpresen Lasterketaren hirugarren edizioan parte hartu zuten. Guztira 288 taldek hartu zuten parte, berrehun enpresako mila kidek baino gehiagok osatuta. 8 kilometroko ibilbidea egin zuten, Bilboko eremu enblematikoetatik: itsasadarra, Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregia. Talde gehienak (149) mistoak ziren, emakumeek zein gizonek osatutakoak; 32 talde emakumezkoenak izan ziren, eta 107 gizonezkoenak. Honako hau izan zen gure egoera: gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana izan genuen; bakoitzean lau korrikalari zeuden eta “Berrikuntza, euskal jarrera” leloa zeramaten bizkarrean.
Proba taldeka gauzatu zen: helmugara iristeko talde bereko lehenengo partaidearen eta azkenaren arteko gehieneko denbora-tartea 8 segundokoa izan behar zen. Beraz, taldean koordinatu eta lan egitea ezinbestekoa zen. Innobasqueko taldeek dibertsio eta senidetasun giroa izan zuten, eta familia zein lankideen animoa jaso zuten ibilbide osoan zehar.