Beren I+G+b nazioarteko bihurtuz ETEen lehiakortasuna hobetzeko, Innobasquek irailaren 28an Europako finantzaketari buruzko jardunaldia antolatu zuen bere egoitzan. Hogeita hamarren bat euskal ETE, Horizon(te) 2020 Europako esparru programara proiektuak aurkezteko interesa zutenak, izan ziren topaketan, eta bertan Nesplora, Histocell, Graphenea, Biolan eta Virtualware enpresen ordezkariek, enpresa txiki eta ertainen ikuspegitik, zera azaldu zuten: nola lortu zuten beren proposamenak onartuak izatea. Izan ere, ETE hauek elkarrekin 7 milioi euro baino gehiago lortu dituzte Europako finantzaketatik.

Antolaturiko tailerretan, honelako ezaugarriak dituen proiektu bati aurre egiterakoan ETEek dituzten premia eta kezka nagusiak azaleratu ziren, ordu askotako dedikazioa eta ahalegina eskatzen baitizkie baliabide mugatuak dituzten erakundeei. Nazioz gaindiko partzuergoak sortzerakoan bazkide fidagarri bat identifikatzeko zailtasuna, finantzatu beharreko proiektuaren disrupzio-maila ezagutzea, aurre-azterketa egoki bat egitea, eska daitezkeen laguntzen jakinarazpenak hobetzea, eta deialdien arrakasta-ratioak eta ezaugarriak ezagutzea izan ziren gehien aipatu ziren premia edo beharrizanak.

Erronka hauei aurre egiteko proposamenen artean, tailerrak antolatzea ebaluatzaileekin, aholkularitza aditua, laguntza-mapak sortzea, dauden zerbitzuak ETEetara hurbiltzea, bi noranzkoko komunikazioa Europako Batzordearekin, eta ETEi laguntzeko dauden europar nodoetara sarbidea bazkideen fidagarritasuna egiaztatzeko.

Halaber, jardunaldiak balio izan zuen Europako Batzordearen ikerketa eta berrikuntzaren esparru-programa berria, Horizon Europe, aurkezteko, eta honen aurrekontua 2021-2027 denboraldirako ia 100.000 milioi eurokoa da.

Halaber, Enterprise Europe Network-en zerbitzu-eskaintza ezagutarazi zen, Innobasque horren parte da, eta ETEei laguntzeko sarerik handiena da nazioarteko proiekzioarekin. Sare honek informazioa eta aholkularitza eskaintzen du Europako araudiei eta merkatuari buruz, jabetza intelektualaz eta kanpoko negozioez, Europako finantzaketa eskuratzeaz, teknologia eta bazkideak bilatzeaz, eta berrikuntzaren kudeaketaz.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago