Euskadik bere tokia sendotu du erreferentziazko lurralde gisa gizarte-berrikuntzan. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) jaso du gaur Gizarte Berrikuntzako Lidergoaren Asiako Saria; World CSR Congress (Munduko EGEren Kongresua) eta Asian Confederation of Businesses erakundeek ematen dute jardunbide egokienak eta estrategia berritzaileenak saritzeko, eta berrikuntza, ezagutza eta ikuspegi balioen bidez, lidergo onena erakusten duten erakunde eta pertsonen negozio-lorpenak eta bikaintasuna aitortzen dira horrela. Innobasqueri bere balioa aitortu zaio Asian Leadership Awards (ALA) sarietan Gizarte Berrikuntzako Lidergoa kategorian “askotariko 1.000 eragile baino gehiago mobilizatu eta inplikatzeko gaitasuna baitu, herrialdearentzat funtsezkoak diren arloetan gizarte-berrikuntza sustatzeko”.
Gotzon Bernaolak, Innobasqueko programa-zuzendariak, jaso du gizarte-ekintzailetza sustatzen duen saria, eta berrikuntza-kultura eraikitzea du helburu, eta enpresa-liderren komunitate bat sortzea, beren esperientziak parteka ditzaten, beste batzuentzat inspirazio izateko eta honela garapen globalari laguntzeko.