Enterprise Europe Network (EEN) enpresa txiki eta ertainak babesteko munduko sare handiena da, eta irailaren 15ean eta 16an prestakuntza eskaini du Bruselan. Sarearen helburua da enpresa txiki eta ertainei berritzen laguntzea. Cristina Ugarte, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko Enpresa berrikuntzako proiektu burua, topaketan izan zen euskal nodoa ordezkatzen. Nodo horretako kide dira, halaber, honako hauek: Spri Taldea, Araba, Bilbo eta Gipuzkoako merkataritza-ganberak, Beaz eta Euskadiko Nazioartekotze Agentzia – Basque Trade & Investment (BTI). Jardunaldien xedea izan zen EENren ordezkariek Europako ETE-en berrikuntza eta I+G+b-ren nazioartekotzea sustatzeko erabiltzen dituzten zerbitzuak eta metodologia Europa osorako homogeneizatzea.