Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Publikoaren zuzendariak, Gotzon Bernaolak, idatzi du “El Envejecimiento de la Población Trabajadora” (Langileriaren Zahartzea) liburuaren seigarren kapitulua; Diskriminazio eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiak argitaratu du liburua, Osalanen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.
Bernaolak erakundeetan adinaren kudeaketa jorratu du, Prospektibako Innobasque Txostena 2019 argitaratu berrian ere zehazturiko erronka, biztanleriaren zahartzea Euskadirentzako erronka gisa identifikatzen baitu.
“Zahartzaroa planteatzeko ohiko era desagertzen ari da eta oraindik ez dugu adostu eredu berririk. Gure gizarteak ezin du adineko jendea baztertu eraldaketa honetan, ezta gutxietsi ere beraien gaitasuna ekarpena egiten eta hartzen jarraitzeko. Baina, bestalde, ez dugu uste lanean jarraituko dugunik 67 urte edo gehiagora arte. Horrela izatekotan, ez ginateke iritsiko baldintza fisiko edo/eta mental egokietan ohiko lan edo beharra egitera; gainera, gehiago bizitzeak ez du esan gura lan gehiago egin behar dugunik”, idatzi du Bernaolak.
Liburua hemen ikus daiteke.