Innobasquek bere esker ona adierazi die 10 pertsonari: horiek Innobasqueko 1.053 erakunde bazkideen eta sarearen gaitasun berritzaileen aniztasuna adierazi edo ordezkatzen dute, lankidetza edo elkarlanean etorkizun hobea eraikitzen dutelarik Euskadirentzat. Innobasqueren 10 urteak ospatzeko ekintza sorta bateko lehenengoa izan da, joan zen Batzar Nagusian gauzatu zena.
“Esan bai berrikuntzari” saileko printzipio bat Innobasqueko erakunde bazkide batek ordezkatu zuen:
1.- Mari Carmen Urbieta – Leioako Udaleko alkatea
Pertsona guztiok egin dezakegu berrikuntza. Gure adina, sexua, jatorria, lanbidea edo prestakuntza zeinahi dela ere. Pertsonak gara gure gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikorako prozesuaren eragile nagusiak.
2.- Fernando Arana – Talentu gaztearen ordezkaria. UPV/EHUko ikaslea, berrikuntza-eskolak ematen ditu Lauro Ikastolan
Eraiki dezagun gure etorkizunik onena. Berrikuntza egitea pertsona, erakunde eta herrialdeen trebetasun bat da, etorkizunik onena eraikitzeko aukerak sortzen dituena.
Berrikuntza egitea beren etorkizunik onena eraikitzeko aukerak sortzeko pertsonen trebetasuna da; jarrai dezagun eraikitzen, merezi du eta esango dizuet zergatik. Esaten dute gazteok garela geure Herriaren oraina eta etorkizuna. Lan-talenturako behar den lehengaia gara, horregatik bultzatu behar dira gogo-berotasuna, bizitasuna eta ekimena gure erkidegoan, guztiok amesten dugun Herriaren berreraikuntzaren alde egin dezagun.
3.- Gema Climent, Nesplorako zuzendaria
Egin dezagun berrikuntza arriskuak geure gain hartu eta espiritu sortzailearekin. Berrikuntzak esplorazio eta ikaskuntzara irekitako gune eta inguruneak behar ditu, non aurkitu eta arriskatzeko oinarria baita konfiantza.
4.- Joxe Mª Luzarraga, Mondragon Team Academy (MTA)–ren sortzaileetako bat eta unibertsitate honetako Enpresa Zientzien Fakultateko LEINN graduaren alma mater, Bilbao Berrikuntza Faktoriaren ordezkari gisa.
Egin dezagun elkarlana, lankidetza baliabide-iturri agortezina da eta. Ahalegina eta jendearen arteko eskuzabaltasuna eskatzen duen prozesua da lankidetza, eta funtsezkoa da erakundeetan eta gizartean berrikuntza egiteko.
5.- Alfonso Bahillo, Deustotech-eko zuzendaria
Ikas dezagun egunero eta pertsona bakoitzarekin. Ez baitaude ez bi egun ez bi pertsona berdin. Ezberdinen arteko lanak berrikuntza bultzatzen du, begirada, ezagutza eta gaitasunen batuketa suposatzen duelako. Berrikuntza irekia denean, balioa sortzeko iturriak eta aukerak biderkatu egiten dira.
6.- Xabier Alkorta, Eusko Ikaskuntzen XVIII. Kongresuaren eta Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ekitaldien lehendakaria.
Indartu dezagun pentsamendu kritiko eta askea gizartean. Euskadi gizarte berritzaile gisa bultzatzen lagunduko duen pentsamendua, geure eraldaketa-prozesuaren protagonista bihurtuko gaituena.
7.- José Manuel Orcasitas. Irizar Taldearen zuzendari nagusia
Bihur dezagun berrikuntza konstante bat gure erakundeetan. Pertsonak dira berrikuntzaren iturria eta erakundeak lekurik onenetako bat hori gauzatzeko, emaitza ikusgaiak jasoz lehiakortasun eta gizartearentzat balioa sortzearen aldetik.
8.- Aitziber Lopez Kortajarenak, UPV/EHUren eskutik biokimikan espezialistak, Cic Biomagunen lan egiten du eta Ikerbasque programako ikertzailea da.
Bultza dezagun Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren geure sistema. Indartu dezagun Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema, Euskadi gizarte berritzaile gisa finkatu eta sendotzeko funtsezko aktiboetako bat izan dadin.
9.- Leire Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako zuzendaria
Bihur dezagun berrikuntza Euskadiren ezaugarri. Lurralde berritzaile bat erakargarria, inspiratzailea eta beste batzuentzat lortu nahi luketen eredu izaten da. Konprometitu gaitezen berritzaile, adimendun, lehiakor, kohesionatu, iraunkor eta jakintzaren gizartean oinarrituriko Euskadirekin.
10.- Lontzo Sainz, Eitb.eus-eko albiste eta parte-hartze arduraduna
Berrikuntza kutsakorra da, zabaldu ezazu! Konta ditzagun geure arrakastak eta porrotak, zabal ditzagun geure berrikuntza-prozesuak pertsona guztiengan pentsatuz txoko guztietara iritsi arte. Parteka ditzagun eta ospatu geure aurrerapen txiki eta handiak.