Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak jardunaldiak eta ikastaroak antolatzen ditu espezializazio adimendunaren euskal estrategia (RIS3 Euskadi) gizartekotzeko. Honela, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planean jasotako estrategia honek euskal ETEentzat dituen aukerak erakusten dira. Ekintza hauek berrikuntzaren eskaintza eta eskaeraren bitartekotza-eragileei zuzenduta daude, beren eragin-eremuko ETEen premia edo beharrizanen ezagutza oso eta zehatza dutelarik. Horren haritik, Innobasquek aste honetan prestakuntza-programa bat antolatu du energiari buruz, eta jardunaldi bana fabrikazio aurreratu eta digitalizatzeari buruz.
Honela, otsailaren 26an, SPRI Taldearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, ‘Energibasque’ energia-estrategiak enpresei eskaintzen dizkien aukeretan sakontzeko ikastaroa eman da. Atzo, otsailak 28, Errota Arratiako Garapenerantza-rekin batera antolaturiko jardunaldi batean fabrikazio aurreratuko estrategiaren onurak identifikatu ziren Arratiako enpresentzat, Bizkaian. Azkenik, gaur digitalizatzearen txanda izango da, eta honek, zehatzago esanda faktoria digitaleko teknologia birtualak, eskaintzen dituen lankidetzarako aukeren txanda. Goizean gogoeta egingo da nola garatu teknologia birtualaren eremuko ekimenak, industria 4.0 euskal estrategiari erantzungo diotenak. Antolatzaileak, Innobasquez gain, Gaia Klusterra, BasqueGame Lab, AFM eta Mondragon Unibertsitatea dira.