Rafael Ramírez aditu entzutetsuak gaur itxi du Iberdrolak Bilbon duen egoitzan Berrikuntzaren Euskal Agentziak-Innobasquek antolatutako “Zaintzatik prospektibara” 2019ko zikloa. Ramírez irakasleak etorkizuneko agertokiak sortzearen inguruko bere ezagutzak partekatu ditu Oxford Unibertsitateko Oxford Scenarios Programme programako zuzendari eta gobernu arloko erakundeen, enpresa-korporazioen eta era askotako GKE-en aholkuari gisa pilatu duen esperientzia profesionalean oinarrituta.
Horrekin amaitutzat eman du Innobasquek bazkide diren erakundeekin batera antolatu duen 9 saioko zikloa: Azaro Fundazioa, CAF, Danobat, Erdhat-Serikat, Iberdrola, Kutxabank, Petronor, Velatia eta Vodafone. Gainera, egitasmoan ETE ugarik hartu du parte: AB Laboratorios, Addilan, Addimen Bizkaia, Ampo, Copreci, Elay, Herrero Asociados, Informática 68, ITS, Leartiker eta Protón Electrónica. Enpresa handi eta txikiek eta erakundeek prospektiba arloko beren jardunbide egokien berri eman dute. Hala, agerian geratu da prospektiba egitea informazio esanguratsuaren azterketa adimentsuan oinarrituta erabakiak hartzeko prozesutik sortutako aukera berriak eragitea dela. Informazio-bilketa hori sistematizatuta egoten da.
Ramírezek honako hauekin batera hartu du parte jardunaldian: Asís Canales, Iberdrolako Erosketetako, Finantzetako eta Baliabideetako zuzendaria; Diego Díaz, Iberdrolako New Ventures & Ikuspegi Teknologikoak arloko zuzendaria -beren enpresak arlo hori nola lantzen duen azaldu du-; Lola Elejalde, Innobasqueko Prospektibako eta Naziaortekotzeko zuzendaria; Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; eta Manuel Salaverria, Innobasqueko presidentea.
Jardunaldian, bestalde, zaintzako, adimen lehiakorreko eta prospektibako jarduerak abian jartzea ahalbidetzen duten gakoak azaldu dituzte:
– Zaintzak erakundearen estrategiarekin lerrokatuta egon behar du.
– Ezinbestekoak dira zuzendaritza-taldearen inplikazioa eta lidergoa.
– Zaintzako eta prospektibako jarduerak erakundeko pertsona guztiengana hedatu behar dira, beren jarduera bultzatuko duen kultura sortuz.
– Baliabideak esleitzeak informazio adierazgarria jasotzeko, antolatzeko eta berrikusteko prozesua sortzea ahalbidetzen du.
– Infoxikazioa ekiditea.
– Zaintzako eta prospektibako jarduerak garatzeak epe luzerako onurak sortzen ditu.
– Prospektiba egitea funtsezkoa da erakundeen etorkizuneko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko eta berritzeko.
85 erakundek egindako ekarpenetatik ateratako ondorioak dira horiek. Izan ere, beren ezagutzak eskaini dituzte egindako saioetan eta horietan, amaitzeko, partaidetzako eta informazioko dinamikak egiten zituzten, Innobasquek prestatutako galdetegiari esker egindako ia 100 diagnostikoren bidez. Horri esker, gai horrekin lotuta erakunde bakoitzaren egoera zein den jakin daiteke.
Hurrengo urratsa “Euskadiko erakundeei beren etorkizunean pentsatzen laguntzea da, etorkizunari aurrea hartzeko, lehiakorrago izateko aukera berriak sortzeko eta, guztion artean, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko”, esan du Leire Bilbaok.
Bestalde, Manuel Salaverriak hitz hauek eskaini ditu ekitaldia amaitzeko: “berrikuntza-prozesu baten mapa argia eta fidagarria izateko, ezinbestekoa da prospektiba lantzea. Prospektiba dago piramidearen puntan eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentzia gisa, proiektu mota horietan abangoardian egon behar du. Eta gainerako jardueretan gertatzen den moduan, gure bazkide diren erakundeekiko elkarlana funtsezkoa da”.