Innobasquek gaur, ekainak 13, egin du Donostiako Kursaal jauregian XI. Batzar Orokorra, ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, inauguratu duena. Ekitaldia Global Innovation Day ekimenaren ondoren egin dute eta Innobasqueren 2016-2020 Plan Estrategikoaren eguneratzea aurkezteko balio izan du. Aurkezpena elkarrizketa bidez egin dute eta honako hauek hartu dute parte: Manuel Salaverria, Innobasqueko presidentea; Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kide diren Carolina Pérez Toledo, Learnlight-eko zuzendaria eta Txema Franco, Lantegi Batuak erakundeko zuzendari nagusia.
Plan berri horren erronka nagusia Euskadiren berrikuntza izango da Europako Batzordearen Regional Innovation Scoreboard (RIS) markagailuak islatu duen moduan: enpresa txiki eta ertainek egiten duten berrikuntza.
Horregatik, Innobasquek, Euskadin berrikuntza bultzatzen funtsezko eragilea denez, 2020rako helburua ezarri dio bere buruari: erakunde berritzaileen kopurua areagotzea, arreta berezia ETE-etan jarrita. RISek adierazten duenez, Euskadi berrikuntza handiko eskualdea da, baina EBko beste lurralde batzuekin alderatuta, posizioak jaitsi ditu.