Berrikuntzaren Euskal Agentziako 60 bazkide inguruk hartu dute parte Innobasque Exchange-ren zazpigarren edizioan; Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen eta bazkideentzako ekinbide honek berrikuntzarako lankidetzaren erronkari aurre egiten laguntzen die.
Innobasque sareko 8 proiektu berritzaile aurkeztu dira, beren proposamenak aberastu eta gauzatzen laguntzeko aliantzak eta sinergiak sortzeko helburuarekin. Binarysoul, Bikonsulting, Kimetsport,Babyduino, Warantum, Irisbond, ComParko eta Bajoelagua Factory proiektuek gaitasunak eta ezagupenak uztartu dituzte, Innobasqueko beste bazkide batzuen laguntzari esker aurrera egiteko.
Jardunaldiaren hasieran, adimen lehiakor eta estrategikorako software libreko Hontza plataformaren arduradunek Innobasque Exchangeren IV. edizioan parte hartu zutenetik izandako bilakaera positiboa azaldu dute.
Ondoren, proiektuetako bakoitza aurkeztu da:
Binarysoulek MotionBOx-en berezitasunak azaldu ditu; konponbide interaktibo honetan 3D elementuen kontrol eta bistaratzea eskuen keinuz bakarrik egiten da, teklatuak edo beste gailu batzuk zuzenean ukitu beharrik gabe.
Increíble demo #motionbox de @BinarySoul_Ofcl @Innobasque pic.twitter.com/AdEvCMNHqr
— INNOVUP.CC (@innovup_cc) octubre 23, 2014
Bikonsultingek Guztion Onaren aldeko Udalerrien Plataforma ezagutarazi du. Ezagutza eta lankidetza trukatzeko on-line gune honek hainbat tresna eta baliabide eskaintzen dizkie udalerriei, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko kudeaketan laguntzeko.
Otra economía es posible. @Bikonsulting y su plataforma para municipios #TheThankYouEconomy @garyvee #innoexchange pic.twitter.com/Iwr2S3odZ8
— Miguel Ramos Fdz (@MiguelRamosFdz) octubre 23, 2014
Kimetsportek Kimet Planning proiektua, bere metodologia kirol-federazioek homologatua duen munduko lehen softwarea, ekarri du, eta banako, talde, antolaketa eta ebaluazio mailan kirol-garapena era pertsonalizatuan planifikatu eta optimizatzeko aukera ematen du.
@kimetsport es un gran ejemplo de gran equipo y producto, que necesitan rentabilizar su trabajo #innoexchange pic.twitter.com/ugtYXfoENy
— Miguel Ramos Fdz (@MiguelRamosFdz) octubre 23, 2014
Gero Babyduino aurkeztu da, open source kita, haurtxoen eta mendekotasuna dutenen monitorizazio biometrikoa ahalbidetzen duena.
El arduino que cuida tu bebe. @BabyDuino @innobasque #innoexchange #entrepeneur #business pic.twitter.com/5C2PLpqOao
— INNOVUP.CC (@innovup_cc) octubre 23, 2014
Warantumek, Biscaytik-en app lehiaketan Merkataritza kategorian finalistak, edozein produktu komertzialen bermeak erregistratzeko bere online plataforma erakutsi du.
@Innobasque @Warantum otorga a los compradores confianza en los comercios electrónicos adheridos
— Juan Anacabe (@AnacabeJuan) octubre 23, 2014
Bestalde, Irisbond Primma-k bere “Miradas que hablan” (Mintzo diren begiradak) proiektua partekatu du, komunikazio alternatiborako sistema aurreratua, era zehatz eta intuitiboan ordenagailua begien bidez kontrolatzeko aukera ematen duena.
Jornada muy productiva #innoexchange @Innobasque @Irisbond. La fuerza de la innovación colaborativa. Oso ondo!
— Eduardo Jauregui (@EJauretorre) octubre 23, 2014
Gainera, ComParkok bere proiektua azaldu du, garaje-postua denbora partzial edo osoz partekatzen duten partikularren lehen komunitatea.
Comparte tu parcela de garage con @Comparko @Innobasque @innovup_cc #entrepeneur @initland_Bilbao
— INNOVUP.CC (@innovup_cc) octubre 23, 2014
Azkenik, Bajoelagua Factory-k, Turismo Berrikuntzako saria jaso duenak, “Itsaspean berrikuntzan” proiektua aurkeztu du, eta itsas ingurunean ekonomia eta ingurumen aldetik bideragarriak izango diren enpresa-proiektu eta ekinbideak garatzea bilatzen du.
“@Innobasque: @BajoelaguaFact presenta el centro de #innovacion marina de Plentzia #innoexchange pic.twitter.com/avJZabIeRp“@BorjaSaracho
— Cayetana Arri (@CayetanaArri) octubre 23, 2014
Gero, parte-hartzaileek proiektu horietan lan egin eta sakondu dute lau urrats dituen metodologia propio baten bidez: proiektuak ezagutzea, erronka zehaztea, ideiak sortzea eta partekatzea. Honela, lantaldeak nahasten dira, gaitasuna eta ezagupenak konbinatzen dira, eta lankidetza-era berriak aztertzen dira balioa sortu eta erakartzeko.
Innobasque Exchangek berrikuntza aktibatzen du, batez ere ETE eta mikroETEetan, berrikuntza egin dezaten berehalako emaitzetara zuzenduta. Ideia berriak aurkitzen laguntzen du, berrikuntzaren arriskua murrizten du guztien gaitasun edo ahalmenak erabiliz, eta talentu kolektiboa sustatzen du lankidetzaren bidez.