Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente Manuel Salaverriak Santander banketxeak (Innobasqueko bazkide erakundea) antolatzen duen “Europako Funtsak NextGenerationEU. Zer dira eta nola eskura ditzaket?” online jardunaldian parte hartuko du bihar (uztailak 1).

Salaverriak mahai-ingurua partekatuko du Zigor Urkiaga Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarekin, Gorka Herranz Irizar Taldeko Finantza Korporatiboko zuzendariarekin eta Alberto Abiega Santander banketxeko Enpresen Merkataritza zuzendariarekin, Europako laguntza horiek enpresa txiki eta ertainei azkar nola helarazi aztertzeko. 

Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da, eta Europako funtsek euskal ekonomiari nola lagunduko dioten ere azalduko da, zein den Cebek, Adegi eta SEA enpresa-elkarteen ikuspegia, eta Santander banketxeko Plataforma + Aholkularitza Zerbitzua aurkeztuko da. Horretarako, honako hauek hartuko dute parte: Jordi Campàs, Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordea; Patricia Arias, Santander banketxeko Lurralde Zuzendaria; Asier González Linaza, Santander banketxeko ETE-etako zuzendaria; Francisco Estevan, Local Europeko zuzendaria; Alfredo Garaizabal, KPMGko bazkidea; Fran Azpiazu, Cebekeko idazkari nagusia; Patxi Sasigain, Adegiko Lehiakortasuneko arduraduna; Juan Ugarte, SEAko zuzendari nagusia; eta Errose Montoya, Santander banketxeko zuzendaria.

Webi-mintegira sartzeko, esteka honetan klikatu behar da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago