“Kapitalismoa behar dugu, baina erakundeetan humanismoa ere behar dugu. Enpresak etekinak izan behar ditu, eta etekin horiek erakundean eta pertsonetan berrinbertitzea ekarri behar dute, baita gizartean ere”. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaok gaur goizean enpresen Eragina emaitzen kontutik haratago topaketan azpimarratu du garrantzitsua dela “enpresa-etekina aitortzea”, baina hori “erakundearen konpromiso eta koherentziarekin batera” joan behar dela. EY eta El Correo izan dira ekitaldiaren antolatzaileak, eta honako hauek ere parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburu Olatz Garamendik; EYren ipar eremuko kide arduradun Pablo Sanzek; Círculo de Empresarios Vascos erakundearen presidente eta Solarpack enpresaren presidenteorde José Galindezek; BBKko presidente Xabier Sagredok, eta Fair Saturday Foundation fundazioaren sortzaile Jordi Albaredak.

Bertan, Bilbaok azpimarratu zuen Innobasqueren eginkizuna “elkarlanean berrikuntza sustatzea” dela. Zehazki, aliantza publiko-pribatuak azpimarratu ditu eta sustraiak Euskadin mantenduz familiarteko ETEak nazioarteko erreferente bihurtzen laguntzen duten instituzioen zein enpresa eragileen lana ere bai”. Korporazioen ardura soziala egin beharreko zerbait izatetik balio diferentziala emateko aukera duen zerbait izatera bihurtu da, eta euskal ekosistema berritzailea osatzen duzuen agente guztiek balio diferentzial eta boluntario hori eskaintzen duzue, eta horrek eragina du zuen ospean. Enrique de Sendagortak esaten zuen bezala, espresari diozuen estimua adierazteko modua da” azaldu du.

Ospe horrek “egiten dugunaren eta esaten dugunaren artean koherentzia eta eredugarritasuna eskatzen du, gizarteak gero eta gehiago aztertzen duelako erakundeek eta horiek osatzen dituztenek egiten dutena, eta gero eta gehiago baloratzen du jarrera arduratsua izatea eta akatsak aitortzeko gardentasuna izatea, halakorik dagoenean”.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago