Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaok parte hartu zuen “Ingurumen Berrikuntza trantsizio ekologikorako Tresna Estrategiko gisa” mahai-inguruan. Bertan, berrikuntzak trantsizio ekologikoan duen garrantzia azpimarratu zuen. Ekitaldiaren antolatzailea Aclima – Basque Environment Cluster izan da, eta ekitaldia gaur egin da, Donostian, Batzar Nagusia egin ondoren. Aurreko ekitaldian, klusterraren kide diren 124 enpresek 2.412 milioi euro fakturatu zituzten, 2021ean baino % 12 gehiago, eta enplegu zuzena % 4 hazi zen, 5.952 lanpostu izatera helduz.

Bere esku-hartzean, Bilbaok gogorarazi du zuzentzen duen agentziak epe luzean egiten duela lan berrikuntzaren joerak egiaztatu, lehenetsi eta zehazteko, baita jasangarritasunak horiengan izan dezaken eragina eta horientzako sor dezakeen aukera ere. Epe laburrean, Ihoberekin batera, deialdi bat abiarazi da Global Innovation Day-ren hurrengo edizioan aurkeztuko diren berrikuntza jasangarriko kasu praktikoak identifikatzeko. Gainera, ETEentzako Hazinnova programarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Spri Taldearekin batera bultzatutako programarekin, ETE-ei laguntzen zaie hainbat gairi lotutako proiektu txikietan berritzeko, hala nola jasangarritasunaren arloan.

Mahai-inguruan parte hartu dute Olga Martínek, Aclimako zuzendari nagusiak, eta Rikardo Buenok, Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) zuzendari nagusiak. Ondoren, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok, 2024rako ekonomia zirkularraren hamar gako eman ditu. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok amaitu du.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago