iNNvest sarea inbertitzaileen sarea da, negozio berritzaileak sustatzen dituena, ekintzaileen esku finantza, teknologia eta industria arloko baliabideak jartzen dituena, beraien arrakasta-aukerak biderkatzeko helburuaz. iNNvest-ek inbertitzaileak, finantza-eragileak eta teknologia eta proiektu berritzaileen garatzaileak konektatzen ditu beraien arrakasta sustatzeko. Fabrikazio aurreratu, bio-zientzia, osasun, teknologia garbi eta proiektuetan interesaturik dago, edozein garapen-etapatan eta munduaren edozein aldetan.
Sare honen parte dira enpresa-korporazioak (CAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon Korporazioa, Repsol eta Velatia), inbertitzaile pribatuak (Caixa Capital Risc, DeMeter, Orza eta Arrisku Kapital Taldea), teknologia-inbertitzaileak (Ibermática, IK4 Research Alliance, Tecnalia Ventures) eta erakundezko inbertitzaileak (Seed Capital Bizkaia, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, IKEKS). INNvest Sareak 38 milioi euroko inbertsio-poltsa du.
Hauek dira sareak ekintzaileei eskaintzen dizkien 5 abantailak:
- Inbertitzaileak, finantzatzaileak eta sustatzaileak konektatzea.
- Inbertitzaile-sare zabal batekiko harremana erraztea sustatzaileei.
- Inbertsioen jarraitutasuna ziurtatzea enpresa-proiektuaren hainbat estadiotan.
- Ekintzailetzaren euskal sistemako sustatzaile eta eragileei feedback kualifikatua eskaintzea aditu eta inbertitzaileen aldetik.
- Hainbat profiletako (teknologiko, finantzario eta publiko-pribatu) inbertitzaile eta finantzatzaileen arteko ko-inbertsioa erraztea.
Orain arte sareak 240 proiektu identifikatu ditu, eta horietatik 130 aztertu dira. Ondorioz, 2 inbertsio egin dira. Une honetan 9 ko-inbertsio posible daude aztergai.
Red innvest ekintzailetza inbertitzaileak finantzaketa fabrikazio aurreratua bio-zientziak osasuna teknologia garbia