Googlek eta IEEEk (Institute of Electrical and Electronics Engineers) linea elektrikoan iraultza egin nahi dute XXI. mendean. Eta horretarako lehiaketa bat antolatu dute, milioi bat dolar emango dizkiotelarik ahalik eta energia-transformadorerik txikiena eraikitzea lortzen duenari.
Transformadoreak ezinbestekoak dira eguzki-paneletatik ateratako energia eraldatu eta korronte alterno bihurtzeko etxebizitza, fabrika eta automobiletan erabiltzeko. Etxeetako transformadore hauek handiegiak dira energia banatzeko. Tamaina murriztea lortuko balitz, posible izango litzateke eguzki-energiaz etxebizitza gehiago jartzea. Honela, elektrizitatearen banaketa eraginkorra lortuko litzateke, planeta osoan banatzea ahalbidetuz.
Parte-hartzaileek transformadore bat diseinatu eta eraiki behar dute watt eskalan ahalik eta energia-dentsitaterik handienarekin, gutxienez 50 watt hazbete kubikoko. Lehiaketaren funtsa honetan datza: nola eraiki transformadore bat ordenagailu eramangarri txiki baten tamaina gaindituko ez duena.
Hautatze-prozesuak lau faseok izango ditu:
2014ko iraila
-
Aurkeztu nahi duten hautagaiek beren lantaldea irailaren 30a baino lehen erregistratu behar dute.
-
Finantzaketa lortu nahi duten akademikoek University Relations webgunea bisitatuz eskatu behar dute irailaren 30a baino lehen.
2015eko uztaila
-
Erregistraturiko lantaldeek beren prototipoaren hurbilpen teknikoa bidali eta horren aplikazioak probatu behar dituzte uztailaren 22rako.
2015eko urria
-
18 finalistei azken probetarako hautatuak izan direla jakinaraziko zaie.Parte-hartzaileei beren transformadoreak eramateko eskatuko zaie gaitasun-proba egiteko AEBetan urriaren 21erako.
2016ko urtarrila
-
Lantalde irabazlearen berri urtarrilean zehar emango da.