Berrikuntzaren Euskal Agentziako kide den ITP Aero enpresa aeronautikoak Zelerosekin bat egin du hyperloop izeneko emisiorik gabeko propultsio-sistema garatzen laguntzeko. Hyperloop garraiobide berria da, eta presio baxuko tutuetan abiadura handian lebitatzen duten kapsulen bidez funtzionatzen du.
Zeleros Espainiako deep tech enpresa da, eta hyperloop garatzen ari da, bidaiariak eta merkantziak eramateko hiriarteko garraio gisa. Hyperloopak lurretik bidaiatzen du inoiz ez bezalako abiaduran eta ez du zuzeneko isuririk sortzen.
Propultsio bidezko sistema aerodinamikoa (Zelerosen proposamenaren funtsezko elementua), ibilgailuan integratuta dago, eta % 100ean elektrikoa den propultsio-sistema batek bultzatzen du. Teknologia hori oso garrantzitsua da pistan zehar motor linealen beharra murrizteko eta azpiegituraren kostua murrizteko, eta, horrela, hyperloop mundu mailan ezartzeko aukera errazten du.
ITP Aero propultsioko eta isuririk gabeko teknologia berria garatzen ari da gas ultra-eraginkorren turbinen garapenean duten ezagutzatik eta hidrogeno bidez propultsatutako motor elektrikoen teknologiatik abiatuta. Zelerosekin mugikortasun disruptiboaren aldeko bide berriak aztertzea ITP Aeroren jarrangarritasun- eta berrikuntza-ahaleginaren parte da, eta abiazioa deskarbonizatzeko planarekin lerrokatuta dago.