Gaur goizean Kazakhstango Gobernuaren ordezkaritza bat Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian izan da, honek euskal produkzio-ehunean berrikuntza sustatzeko egiten duen lana ezagutzeko. Kazakhstandarrek interesa adierazi dute Innobasquek enpresen, ikerketa- eta ezagutza-zentroen, herri-administrazioen eta gizarte zibilaren artean sustatzen duen lankidetzan, baita berrikuntza-politiken ebaluazioari eta diseinuari Innobasquek egiten dion ekarpenean ere. Asiako herrialde honetako Ekonomia Ministerioko ordezkariak bisitan daude Euskadin zuzenean ezagutzeko euskal ekonomiaren klusterizatze-prozesu arrakastatsua.
Bidaia, Información y Desarrollo-k (Infyde) antolatua, Munduko Bankuak Kazakhstango Nazio Ekonomiaren Ministeriorako duen proiektu baten parte da, zehatz esanda, ekonomia kazakharen lurralde-klusterizazio eta dibertsifikaziorako proiektua da. Ekimen honen esparruan mundu osoko sei arrakasta-prozesu identifikatu dira, eta horien artean dago euskal kasua.
Luis Manerok, Berrikuntzaren Euskal Agentzian Enpresa Berrikuntzako zuzendariak, hartu du Kazakhstango ordezkaritza, honako hauek, alegia: Murat Davletov, Eskualde Garapenerako Zentroko zuzendaria; Zhanna Baitemirova, Eskualde Garapenerako Zentroko zuzendariondokoa; Zalgas Serikbai, Eskualde Garapenerako Zentroko aditua; Aigul Kenzhebaeva, Kazakhstango Errepublikako Industria eta Azpiegitura Garapenerako Ministerioan Plangintza Estrategikorako Sailaren zuzendaria; Aslan Shumakov, Industria, Garraio eta Komunikazioaren Aurrekontu Saileko zuzendariondokoa; Arman Kenzhekaliev, Kazakhstango Errepublikako Justizia Ministerioan Estatutu Saileko zuzendariondokoa; eta Sholpansaule Mombekova, Kazakhstango Errepublikako Nazio Ekonomiaren Ministerioan Enpresa Ekimenaren Estatu Laguntza Sailean enpresei laguntza ez finantzarioa emateko Sail-burua.