Deustuko Unibertsitatean izan da “Berrikuntza eta kirola” jardunaldia, Innobasquek antolatua. Goizean zehar garbi geratu da kirol-berrikuntzek ondorio biderkatzaileak dituztela ekonomiaren beste arlo batzuetan. Europako Batasuneko (EB) balio erantsi gordinaren %2,98 sortzen du kirolak, eta Espainiako aberastasunaren %2,4 ematen du; enplegua sortzeko gaitasun handia du, baita tokian tokiko ekonomiaren garapena sustatzeko ere. Euskadin bakarrik kirolak zuzeneko 8.000 lanpostu sortzen dituela kalkulatzen da.
A punto de comenzar el martes de @Innobasque #Deporte e #Innovacion en @deusto #martesdeporte pic.twitter.com/WtEx7YuvY8
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Visión poliédrica del deporte en el #martesdeporte que acaba de comenzar: innovación, competitividad, tecnología, cohesión social, ciudades
— GOSASUN (@GOSASUN) marzo 10, 2015
.@TxemaVillate, director general de @innobasque da comienzo a este martes de #deporte e #Innovacion #martesdeporte en @deusto
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, egin dio sarrera “Innobasqueren Asteartea: Kirola eta Berrikuntza” jardunaldiari.
Fernando Asenjok, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko zuzendariak, erakutsi du kirol-berrikuntzaren iturri dela unibertsitatea.
Fernando Asenjo #innovacion es #analizar y #conocer Interesante proyecto “anda por tu salud” @deusto #martesdeporte pic.twitter.com/NuI4VHswGz
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Bestalde, Jokin Garateak, GAIAko nazioarteko proiektuen zuzendariak, nabarmendu du kirolaren arloak “ekonomiari osasuna injektatzen diola” eta “erresistentzia handia duela krisiaren aurrean”, jakintza-arlo asko (besteak beste, materialen zientzia, ingeniaritza edo IKTak) integratzen baititu. Gainera, nabarmendu du Euskadin 15 urte baino gehiagoko pertsonen %24k egiten duela nolabaiteko jarduera fisikoa eta, beraz, “oraindik biztanleriaren sektore zabal bat baliatu ahal izango litzatekeela jarduera fisikoaren sustapenaz”. Azkenik, Sportis Living Lab proiektua aurkeztu du: Europako ekinbide honek oinarri teknologikoa duten eta beren garapenetan erabiltzailea sartzen duten enpresen sorkuntza sustatzen du. Lehenengo laborategia Bilbon dago kokatua.
Garatea #Euskadi está por encima de los niveles estatales de actividad física aunque estamos lejos de los registros europeos #martesdeporte
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Orbea bizikleta-markak 175 urte betetzen ditu aurten, eta Orbea Campus aurkeztu du, denda esperientzialaren kontzeptu berria, apirilean Bartzelonan irekiko duena.
Turno de Oscar Pérez, retail manager de ORBEA, habla de innovación en la experiencia de compra en el #martesdeporte @Orbea #OrbeaCampus
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Disfrutando y aprendiendo de #martesdeporte gracias a @Innobasque. Turno para #Orbeaspiritbcn, muy interesante!
— Javier Ugalde (@jugaldesz) marzo 10, 2015
RT @Innobasque: En primicia el video de presentación de #orbeacampus #martesdeporte @Orbea pic.twitter.com/FZsDBcEE0f
— Agenda Bike (@eventosBIKE) marzo 10, 2015
Sympliok bere bufanda adimendunaren xehetasunak ezagutarazi ditu, Internetera konektaturiko produktu adimenduna, jarraitzaileen animazio-maila neurtzeko gai dena, eta Saskibaloiko Mundu Txapelketan Bilboko egoitzan erabili zena. Berrikuntza honek Cisco, Bibasket eta Deustotech-en babesa du.
Roberto Santos dir general de @symplio Compitiendo e innovando en el mundo del deporte 1experiencia práctica” #martesdeporte @DeustoTech
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Athletic Cluben berriro lehendakarigai izango den Josu Urrutiak futbol-klub baten kudeaketa berritzaileaz berba egin du bere hitzaldian, lehiarako duen abantaila bere balio bereizgarria baita, tradizioarekiko begirunean datzana. Oinarrizko futboletik egiten duen kudeaketak eta beste ukiezin batzuek aukera ematen diote bere filosofia bereziari eusteko, eta harrobiko jokalariak erabiltzeko. Horregatik da Athletic Club nazioartean ezaguna, berritzeko eta lehiakor izaten jarraitzeko duen gaitasunagatik baina bere balio tradizionalei uko egin gabe betiere.
#martesdeporte Josu Urrutia con pasión, innovacion y tradición @AthleticClub
— pablo cueva lópez (@emocionarse) marzo 10, 2015
.@JosuUrrutia2015 “Si hay una empresa innovadora somos nosotros” @AthleticClub #Martesdeporte pic.twitter.com/mPB2hU7Bcx
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Incluso @guardian destaca el potencial innovador del @AthleticClub, recuerda @JosuUrrutia2015 en #martesDeporte https://t.co/VuQfF4AFZS
— Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) marzo 10, 2015
Berrikuntza eta tradizioa. Innovación y tradición. #JosuUrrutia2015 #martesdeporte pic.twitter.com/EOLWzBwgRy
— JosuUrrutia2015 (@JosuUrrutia2015) marzo 10, 2015
Álvaro Gonzálezek, Getxoko Kirol zinegotziak –eta Getxo Kirolaren Europako Hiri izan zen 2014an eta Innobasquek bultzatzen duen Gosasun mugimenduan sartuta dago–, sektore honek tokiko ekonomian duen eraginaz jardun du, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzearen garrantziaz, horrek erabakitzen baitu jendearen osasuna.
Álvaro González, concejal de deportes de Getxo: la salud como motor de construcción de una ciudad en #martesdeporte @GetxoKirolak @getxoweb
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Ildo berean hitz egin du Sabin Anuzitak, Bilboko Euskara, Gazteria eta Kirol zinegotziak –eta Bilbo ere Kirolaren Europako Hiri izan zen 2012an–, “kirola jarduera ekonomikoa sustatzeko bektore gisa” izan du hizpide, Bilbao marka sustatzen baitu. Anuzitak ziurtatu du Bilboko biztanleen %50 fisikoki aktiboa dela, eta bereziki jorratu du Bilbao Kirolak-en zahartze aktiboaren programa, 60 urtez gorakoei zuzendua.
La #innovación en la #Administración de #Bilbao está unida al día día del trabajo y a los objetivos de la villa #martesdeporte @SabinAnuzita
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Vicomtech-IK4-k kirol tradizionalei buruz egin du berba, 3.000 inguru baitira Europa osoan, eta Unescok “funtsezko kultura-ondare ukiezinaren parte” delako eta “gizarte-kohesioari” egiten dioten ekarpenagatik hartu ditu aintzat. Ulertu eta kontserbatzeko, Europako Batasunak RePlay ikerketa-proiektua finantzatu du VII. Esparru Programaren barruan. RePlay 2 milioi euroko ikerketa-proiektua da eta kirol-edukiak 3D-n atzeman, anotatu, indexatu eta hornitzeko plataforma da.
Mª Teresa Linaza, dir.del Dpto eTurismo #Vicomtech-ik4 Análisis del movimiento de deportes tradicionales #Replay #martesdeporte @AlianzaIK4
— Innobasque (@Innobasque) marzo 10, 2015
Oztoporik Gabeko Kirola Fundazioak ariketa-makina egokitu bat aurkeztu du, kirolari ingeniari eta doktoreek garatua, eta horri esker gurpildun aulkian dagoen pertsona batek aukera du gorputzaren goialdea lantzeko. Fundazioak merkaturatzen duen produktu honen etekinak ezintasunen bat duten kirolariei bekak emateko izaten dira.
Hoy nuestro Presidente en Universidad de Deusto presentando nuestra maquina Jornada de @Innobasque #LaHoraMagica407 pic.twitter.com/S0XF8HiKlF
— DeporteSinBarreras (@DepSinBarreras) marzo 10, 2015
#martesdeporte Accesibilidad en el deporte. Maquina multifuncional para la discapacidad funcional @DepSinBarreras pic.twitter.com/3z0Lj1NEH4
— Xabier Leizea (@XLeizea) marzo 10, 2015
Innobasqueren Astearteak saioko aurkezpenak Slideshare-n daude eta argazki-albuma Innobasqueren Flickr-en.