Kontsumitzaile berriaren jokabidea soziala, mugikorra eta digitala da. Ezaugarri hauek kontsumoaren berehalako etorkizuna markatuko dute eta, beraz, estrategia eta proposamen berritzaileak diseinatzen dituzten erakundeak lehiatuko dira arrakastaz merkatuan. Horretaz hitz egin zen Innobasquek, Bilbao Ekintzarekin elkarlanean, antolaturiko Innobasqueren Asteartea saioan: “Kontsumoan berrikuntza”.
Foto de familia / Familia-argazkia #MartesConsumo @Euskalduna_eus @BilbaoEkintza pic.twitter.com/N8f6tfpJxi — Innobasque (@Innobasque) 2017ko otsailaren 28a
Kontsumo-enpresek 2018rako dituzten lehentasunak azaldu ditu KPMG aholkularitza-enpresak, kontsumo-enpresa handietako 400 zuzendari baino gehiagori eta 7.100 bezerori egindako kontsultaren emaitza. Espainiaren kasuan, lehenengo hiru lehentasunak dira bezeroa fidelizatzea, sare sozialen erabilera, eta langileen artera talentua erakarri eta atxikitzea. Ondoren, kontsumitzaile eta hornitzaileekin kolaboratzea; kontsumitzailearen eta produktuaren osasuna bermatzea; kontsumitzaile, hornitzaile eta bazkideen artean konfiantza sortzea; eredu omnikanal integratuagora joatea; eraldaketa digitala sustatzea; bezeroaren zerbitzua eta esperientzia hobetzea; baita hornikuntza-katearen erantzuteko gaitasuna ere.
KPMG – Bezeroarengan ardaztuta – Omninegozioaren eredua from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Ildo beretik mintzatu zen Pilar Zorrilla, EHUko Marketin irakaslea; tokiko merkataritzak aro omnikanalean dituen erronka digitalak aztertu zituen, non “konektibitate-eztanda” baitago, eta datu askotara sarbidea esan nahi du horrek, mundua digitala, soziala eta mugikorra baita. Bezeroak erabakiko du noiz eta zein kanalen bidez eskuratu produktua edo zerbitzua: denda fisiko, telefono adimendun, tablet, ordenagailu eta abar. Erronka zera da: nola sortu bezero-esperientzia testuinguru omnikanalean, non denda fisikoak esperientzia-edukiontzi izateko joera baitu, adibidez Trimmer, Trikitoki Bilbon, Supersonido Getxo, Bilbo eta Bartzelonan, edo Noventa Grados Donostian. UPV-EHU – Bertako merkataritza from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Telefonicako Bartolomék zera aztertu zuen: nola eman bezero-esperientzia bere harreman guztietan eta kanal guztien bidez, erakarpen, salmenta eta fidelizazioaren faseetan, etorkizuneko jokabideak baldintzatuko dituzten emozioak sortuz. Telefónica – Kontsumitzaile berria eta eraldaketa digitala enpresetan from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Horren haritik, Carlos Fernándezek, Iberdrolako Digital and Social Mediako zuzendariak, sare sozialen zeregina aztertu zuen markekin engagement sortzeko, beraien inguruan komunitateak sortu eta sendotuz. Contenido y adaptación al canal, con @carfergue, para crear #comunidad con relaciones de #confianza #MartesConsumo pic.twitter.com/bybtiHuxJJ — Blanca Pardo Ruano (@bpardoruano) 2017ko otsailaren 28a
Badakizu zen den I+U+i? #Martesconsumo @Innobasque https://t.co/CPwe57z3I0 — Alberto Bokos (@albertobokos) 2017ko otsailaren 28a
Bestalde, datozen urteetan munduan elikaduran eragin handiena izango duten bederatzi kontsumo-joeraren berri eman zuen Aztik. Joera horien artean daude hiri-bizitzaren erritmoaren premietara egokituriko elikadura, osasunaren eta ingurumenaren begiruneaz kontzientzia handiagoa, pertsona bakoitzaren premia berezietara egokituriko elikagaien eskaria, eta janaria atsegin- eta entretenimendu-iturritzat hartzea. Azti Tecnalia – Elikadura-berrikuntza kontsumo-joeretatik from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Eroskiko Sáenz de Vicuñak azaldu zuen Eroski nola ari den kontsumitzaile digital, sozial eta arduratsu berriek eskaintzen dituzten aukera edo abaguneak aprobetxatzen. Eroski – Egungo kontsumitzaileari erantzuten dioten denda berriak from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Bestalde, IMQ-k bezeroaren esperientzia pertsonalizatzeaz hitz egin zuen:
Clara apuesta por la transformación digital por parte d IMQ, interiorizando MVP y metodologías ágiles en sus nuevos productos #martesconsumo — David Bartolome (@davidbs) 2017ko otsailaren 28a
IMQ – Berrikuntza digitala – Bidaia bezeroaren erdigunera from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziara
Azkenik, Hermeneus Worldeko Elorriagak azaldu zuenez, ETE eta mikroETEen digitalizatze-prozesua erraza izan daiteke irtenbide eraginkor eta kostu txikikoen bidez (digital markets), kontsumo arduratsuko online komunitateak sortzea ahalbidetzen dietelarik.
Hermeneus World – Digital Market – Enpresa-ekosistemen digitalizatzea from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Ekitaldiari bukaera Nora Sarasolak, Bilbao Ekintzakoak, eman zion: @sarasola_nora clausura #martesconsumo A seguir trabajando en ello!!! pic.twitter.com/UqCCyjzjfH — OscarGonzalezUriarte (@Oscar_Gon_Uri) 2017ko martxoaren 1a Jardunaldiko irudiak Innobasqueren Flickr kanalean aurkitzen dira.