Gaur arratsaldean izan da Kutxabanken egoitzan Donostian “Zaintzatik Prospektibara” zikloko beste saio bat, non banku-erakundeak eta Informática 68k beren jardunbide egokiak partekatu dituzten prospektibaren inguruan. Jardunaldian izan dira Iker Arteagabeitia, Kutxabankeko Kudeaketa Kontroleko zuzendaria; Iñaki Beristain, Kutxabankeko Adimen Lehiakor eta Azterketa arduraduna; Mikel Lorente, Informática 68koa; eta Lola Elejalde, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Prospektiba-zuzendaria. Topaketa honetan bertan ziren erakundeek autodiagnostikoa egin ahal izan dute, eta arlo honetan sakondu dinamika praktiko baten bidez.
Innobasque, bere erakunde bazkideekin batera, saio-txanda bat egiten ari da euskal eskualdeetan zaintzak eta prospektibak enpresetan berrikuntzarako duten garrantziaz sentikortzeko, dauden jardunbide egokienak ezagutarazteko eta euskal ETEak autodiagnostikoa egitera gonbidatu eta laguntzeko.
Datorren urriaren 2an Beasainen eta Elgoibarren saio gehiago izango dira Danobat eta CAFen eskutik, Elay eta Ampo ETEak izango dituztelarik lagun, hurrenez hurren.
Bertaratzeko erregistratu egin behar da esteka honetan.